www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Argiz argi
Xabier Iratzeder
1947 -1957

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

AZKAINGO HERRI

 

Azkaingo herri xuri gorria,

Larrun zolako euskal-irria...

 

Erdararentzat zer mugarria,

Euskararentzat zer iturria!

 

Azkaingo herri xoragarria

Histu bihotzen indar berria.

 

Aiten legerat zoin ekarria,

Mende berriat zoin atzarria!

 

Azkaingo herri xuri gorria,

Larrun zolako euskal-irria...

 

              * * *

 

Akabo dela Euskal-Herria?

Haren indarra: gazten irria.

 

21-6-56

 

aurrekoa hurrengoa