www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Argiz argi
Xabier Iratzeder
1947 -1957

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

EZKILA ETA XIROLA

 

Ezkila eta xirola

Bizi hau doakigula

Soinu-kantu bat bezala.

 

Gau beltzean kanta:

Airez aire bota

Barneko kiretsa.

 

Goiz argia kanta:

Orotarat heda

Barneko ametsa.

 

Ezkila eta xirola

Bizi hau doakigula

Soinu-kantu bat bezala.

 

Soinu-kantuen bortxaz

Deneri aurki-araz

Gauez-gau... Jainkoa.

 

Ezkila eta xirola

Bizi hau doakigula

Zeru-hegal bat bezala.

 

20-7-51

 

aurrekoa hurrengoa