Irudiak: Santos Etxeberria

Alos-Torrea
Jon Etxaide

Itxaropena, 1950

 

 

II

 

      Aldia alako indardunik nekez topa geneza ludi ontan. Zorion edo zorigaitzik aundiena berak aztuaziko digu bere oroimena gordetzeko alegiņik gogorrena egiņarren. Leenik, gazte dan arte, bere indarra aula litteke, baņo geroago ta indartzenago dijoa, zarrago ta kementsuago gizonaren oroimena urratzen. Bere almena ausiko dunik ezta jaio ta ez jaioko aldia aldi dan arte. Bera da munduko gertakizun guzien azgarri, garallle.

      Aldiak, Beltran Alostorre'ko nagusiagan bere azpi-lana egin zun, eta emeki-emeki bere emazte zanaren oroimena lausotzen joan zitzaion eta bere biotzeko yoran eta maitasun guziak Usoa bere alabatxoagan bildu ziran. Bere-beretzako bizi zan eta bere alabaren begi-biotzetan, bere emazte zanaren begi-biotzak zekuskin.

      Baņan bere naitasun eta zaletasun osoa bere alabatxoarentzat ba'zun ere, onek ezin ase zezakion Jaungoikoa'k giza-emakume guziai erantsi oi-dien alkarrenganako joera.

      Alaxe bada, Beltran'ek ezkontzeko asmoa artu zun eta Azpeiti'ko Basazabal jauregiko jaunaren Otxanda bere alabarik zarrenarekin uztarkidetu zan.

      Beltran, neskaren soin edertasunak lilluratuta ezkondu zan eta ezkondu bitartean ondotxo salatu zan emakume dollor ura, bere izakera zakarra, garratza, makurra, biozkabea, bekaitz eta zitalkeriz betea, emakumekeri lilluragarriz estaltzen.

      Beltran'ek, bere bigarren emazte onengandik bi alaba izan zittun: Milia ta Xemene.

      Xemene jaio ondoren, Beltran'ek Usoa'ren adiņeko begi bixidun motiko beltxaran bat etxeratu zun. Laxtur'ko eize-lagun artean ezagutu berri degun Altzola'ko jauna, bere lengusu ta adiskide aundia, birikeri gaizto batek beste munduratu zun. Bizirik ertetzeari etsi zionean, Altzola'ko jaunak deitu zun Beltran bere lengusua ta onela mintzatu zitzaion arnas-estuka:

 

 

      —Beltran, nerekikoak egin dik, eta ire Usoa'ren adiņeko motiko bat uzten diat umezurtz. Amarik ba'lik, lasai ilko niņukek, Jaungoikoa'ren itzalpean nork ezi ba'dikala jakiņez, baņa gurasoen babesik gabe bildur nauk okerreratuko ez ote dekan. I, Beltran, nere adiskiderik miņena aizen ezkeroz, ire ardurapean artzea gogo nikek.

      —Poz-pozik artuko diat, Martin.

      —Jaungoikoa'ren bildurrean ezi zak, bere diruak erorrek zaitu itzak eta ez zaiok bear bestekoa baņo geiago eman. Ez bekio gertatu gero Ebanjelio'ko seme zarraztelarena.

      Motikoa, Alostorre'ko gazteluan azitzen joan zan, baņo Usoa'k zuzenerako ta onerako joera zunez, Martintxo'ri okerrean eta biurrikerian aritzea besterik etzitzaion jaiotzen.

      Otxanda'ri ezkondu orduko erne zitzaion bere biotz gaiztoan Usoa'ganako bekaitza, ezin ikusia ta gorrotoa baņo batez ere bere alabak jaiotakoan zabaldu zitzaion lera gaizto au. Orretxegatik, Otxanda'ri txit atsegin zitzaion Matxin okerrerako griņaz etortzea, bere bitartez Usoa'ri errezago kalte egingo baitzion. Otxanda bere naitasuna zabal-zabal azaltzen ez-ezik mutikoaren griņa gaiztoak piztutzen saiatzen zan eta onelaxe, aurki, alkarren zaletu ziran biak. Ona ba, Otxanda ta Matxin okerrerako zalekeriak alkartu.

      Matxin'ek, begi bizi beltxak zittun; ille beltz kiskurra ta larru kolorea beltzarana txit. Al beste etxetik iges egin oi zun eta kaleko motiko biurrienakin jolasean eta gaiztakerian ibiltzea zitzaion atsegin. Aitak etzittun jakiten semetzakoaren ibillera okerrak; bere arloak txit lanpeturik baitzeukaten eta amak berriz ez ikusi egin oi zun; orrela, zigorkatu bearrik ez. Bere barrabaskeri nabarmenenak kontatzen zizkiotenean, gordiņegia izan ezkero ukatu egin oi zun eta beste gaņontzean Ŧumien gauzakŧ esan, parre pixkabat egin eta kitto.

      Zenbat eta zenbat gizonkeri ez ote zittun egin motikoetan! Txori kabiak arrapatu ta txorikumeak bizirik erre edo aizto batez sabela ideki ta esteak atera, begiak ustu ta anka-lepoak moztu. Zakurrak makilkatu ta arrikatu, katuai mingain-begiak atera, berekin neurtzeko indarrik etzuten neska-motikoak masallekoz josi ta abar. Etzittun, ez, neurtuko bere indarrak, koldar orrek, bere sasoieko mutil batez. Iņork ortzak erakutsi ezkero aguro iges egin oi zun. Beltza ta gaiztoa zalako bidebatez, Bela-Beltz gelditu zitzaion ez-izen.

      Beltran'ek Usoa'ganako zun naitasuna izaten zan andre Otxanda'rentzat ezin eramanik aundiena ta senarra eizera edo bere zeregiņetara atera oi zanean, sorgiņik odolgaiztoenak asma al ditzaken zitalkeririk gordiņenak egiten zizkion Usoa'ri. Ez ori bakarrik; txiki-txikitandik erakutsi zien bere bi alabai eta Bela-Beltz' beren aizpatxo zarrena zirikatzen eta gorrotazitzen, bere adimen satsuak sortzen zittun asmakeri ta gezur ipui guziak sinistaraziz.

      Alaxe ba, Milia, Xemene ta Bela-Beltz'en biotzak bere amaren gezurkeri bitartez, Usoa'ganako gorrotoz jantzi ziran, Alostorre'ko lenen-alaba erdi sorgintzat jotzeraņo. Jolasean edo alkarrekin zebiltzala izaten zittuzten asarre ta liskar guztien erru Usoa'ri egiten zioten, ugazama erraigabeak zorrotz zigorkatu zezan.

      Beņola, Bela-Beltz etxeko lilitegian kabi billa ari zala, zugaitz batetik muturrez aurrera erori zan eta arpegi guztia atzamarrez urratuta ta ubelduz gelditu zitzaion. Andre Otxanda'k bere semetzakoa erortzen ikusi ta lasterka jasotzera joan zitzaion. Urreratu orduko:

      —Min artu al-dek, Matxintxo nerea? —galdetu zion eztiki.

      —Bai, ama, zugaitzetik erori naiz-ta. —Ekin zion mutil koskorrak negar zotinka.

      —Ez, Matxin, ez aiz erori, —esan zion bat-batean zorrotz bere amatzakoak—, lilitegian barrena laisterka uala Usoa'k makil bat sartu dik ankatartean eta luze-luze erori aiz.

      Matxin'ek irakurri zun ugazamaren begi-dirdaian eta abots zorrotzan Usoa'ganako gorroto agintza ta onela erantzun zion amari, begiaz baiezko kiņu bat egiņik:

      —Bai, amatxo, Usoa sorgin petral ori izan da, ta lurreratu ondoren, oraindik makillaz astindu nau.

      —Gaxoa! Biotza! —ekin zun Otxanda'k bere semetzakoa musuka jan bearrez.

      —Bereala, andre burgoiak kukurruku jotzera dijoan ollarraren tankeran zutitu zun burua ta Usoa'ri otsegiņaz onelaxe esan zion suminkor:

      —Usoa! Usoa ez, —jarraitu zun neska alderatu zitzaionean—, gaizki esan diņat. Xaguxar edo sorgintzar bear unan ik izen! Zer egin dion nere Matxintxo'ri?

      —Ezer ez, amatxo. —Dio neska gaxoak biotzikaraz dardarka.

      —Gezurti alena ez bestena! -Dio orruka masalleko bat erantsiz neska errukarriari.

      —Ezer ez, dion? Ire sorgin atzaparrak nere Matxintxo'ri jarri ziotenan arpegia ez al-den ikusten?

      —Nik ez diot egin, ama. —Ausartu zan esaten are Usoa.

      —Bai, ik egin didan urdakume orrek! —Dio Matxin'ek salatari.

      —Zer dion orain? —Diotsa garaitzalle Otxanda'k— Nori sinistu bear zionat, iri txalburu gezurzulo orri, ala Matxintxo nere aingerutxoari? Aitu zaidan ba: aita etortzean beregana joango gaitun eta i izan aizela aitortzen ezpa'dion, aita lenengoz kanpora dijoanean torre illunean sartuko aut eta antxe arratoi tartean eukiko, ez jan, ez edan.

      Eguardian aita etxeratu zanean, emaztea abotik sua zeriola erten zitzaion bidera:

      —Ikusi al-dek, Beltran, gure Usoa'ren egitekoa?

      —Ez, zer da ba? —Galdetu zion Beltran'ek atsekabez.

      —Orratx, —dio arroxko, Bela-Beltz'i etortzeko oju egiņaz—. Orra, Matxintxo'ri jarri zioken arpegia.

      —Ezin litteke! —Esan zun Beltran'ek abotsa kiskalduta—. Usoa'k eztu alako txarkeririk egiteko biotzik eta ezta almenik ere.

      —Bai, aita, bera izan da, —esan zun bereala Bela-Beltz'ek aitari itza moztuz—, korrika nijoala makil kat ankatarteratu dit eta muturrez aurrera joan naiz.

      —Ta nunbait, ori gutxietsirik, —amaitu zun ugazamak Bela-Beltz'i esatea aztu zitzaiola ikusiz—, kupida gabe makilkatu du ondoren.

      Beltran txunditurik gelditu zan une bat, erabakirik artzeke, kontatzen ziotena sinistu nai ezik borroka ikaragarria baitzerabilkin bere barruan. Azkenik, Usoa'ri otsegiņaz galdetu zion:

      —Matxin erorrek makilkatu denala, egia al den?

      Usoa erantzuten ausartu gabe apur bat ixilik gelditzen da ta burua jaso gabe bere ugazamaren arpegia betik gora begiratzen du, aren begitan errukia billatu nairik. Onen begiak ordea, errukia erion bearrez, tximista kiskalgarriak bailirakean ari zitzaizkion begira. Usoa'k ulertu zun. Gorrotozko begi aiek arestian egin-zemaia gogora ekartzen zioten. Gaba torreko ganbaratzarrean igarotzea zer zan ba'zekin zorigaitzez. Arratoi ikaragarriak kirri ta karra aginka zura janaz eta bere gorputz emeraņo ingumak bailirakean alboratuz. Ontz itsusiak eta xaguxar nazkagarriak leiotik sartuta bere inguruan jira-biraka ibilliz, Anboto'ko sorgiņa erratz gaņean bere billa zetorrela iruditzen zitzaion, eta ikarak eraginda bazterrik ezkutuenean gorde, burua besatartean sartu, begiak itxi-itxi egin eta alaxe egon oi zan beren ego-astiņaldiak ixildu arte. Onetxek batez ere eman oi zion bildur ikararik aundiena ta naiago zun milla bider aitagandik edozein zigor artu ganbaran gau bakar igaro baņo. Alaxe ba, makurtu zun burua eta apalki erantzun zion:

      —Bai, alta.

      —Eta zergatik egin dion alakorik? —Galdetu zion aitak zorrotz gaiztakeria aundietsirik—. Zerbalt esan edo egingo ziņan berak aurretik. —Gaņeratzen du ondoren aitak zigorrari beragarri bat billatu nairik.

      Usoa'k, ugazamaren arpegiari tankera artzearren altxa zitun ostera begiak. Onen ezpain eta begiak sua zerioten. Ba'zekin bere etorkizuna, Bela-Beltz'i txarkeririk erantsiko ba'lio ta buru apalik erantzun zion:

      —Ezer ez, aita, neu izan naiz gaizkille bakarra.

      Ala ta guziz ere aita urreratzen zaio ta arpegian igurtzi batzuk egiņaz, maite-maite baitzun bere Usoa, onela dasaio:

      —Ez gerokoan orrelakorik egin eta eska zaion barkamena Matxintxo'ri.

      Ontaraņo makurtu bear izan zun bere burua Usoa gaxoak ugazamaren bildur eta gaņera aitaren begitan pekatari gelditu. Izan ote emakumetan alako asmamen gaiztokorik eta alako erraigaberik? Alaxe ba, buru makurrik:

      —Matxin, barkatzen al-didak nere oker egiņa? —arren egin zion.

      Matxin zalantzan gelditu zan apur bat, baņa bere amatzakoaren kiņu ezkutua ulertuz:

      —Ezten merezi, baņo asketsi bearko. —Erantzun zun aren oldeari erantzuki.

      —Orain, —ekin zun aitatxok asarrealdi aren gora-bera amaitutzat joaz—, alkar besarkatu ezazute ta zoazte jostatzera.

      —Zer da ori? —Ekin zun bat-batean ugazamak azken itzoek ziaro suminduta—. Zigorrik gabe bidaltzen al-dek Usoa? Oraingoz zigorkatu gabe uzten ba'dek, urrengoan sorgin orrek lepoa biurrituko ziok. Ez, ez; ipurdia berotu bear diok eta batere apaldu bage goiko torreko gela illunera bialdu arratoi tartean gaba igaro dezan.

      —Otxanda, ori geiegizkoa den! —Esan zun senarrak emaztearen zigor eskariaz izututa.

      —Ez, eztek geiegizkoa, alako ume... —Ta mingaņean ertetzear gelditu zitzaizkion ondorengo zakarkeri guziak bere senarraren bildurrez. Orduan aitak, tarteko zigor bat billakatuz, aukeratzeko eman zion:

      —Bitako bat berexi zan, Usoa. Apaldu gabe gelditu ala arratoi tartean lo egin.

      —Apaldu gabe gelditu, aita. —Darantzuio neska gaixoak eskerronez malkoak darizkiola.

      Andre Otxanda'k, marmario artean, zizaka ta txutxuputxuka esan zion bere senarrari:

      —Ik ere, nai dekanarentzat ba'dakik biozpera izaten. Milia'k ala Xemene'k egin ba'litek oker berbera beste kuku batek jo lieke soņua.

      —Esanak esan, —ozenki otsegiņaz aldendu zan gela artatik Alostorre'ko zalduna, bere emaztearen jokabide makurrak erreminduta.

 

Alos-Torrea
Jon Etxaide

Itxaropena, 1950