www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Etxalarko bandoak zergak pagatzeaz

(1855-1856)

 

 

1855eko abenduko bandoa

 

Hoy dia 26 de Diciembre del 55

 

Abisuba publicuari

        Errecibitu du alcate Jaunac Yruñetic oficio bat illabatia unen oguei eta biyan eguiña, publicaceco emen usacen dan moduan, eta erraiten du badirela zeimbat vecino zor dituztena errentac edo corrituac cembait censorenac lenago cirenac elizaco capellanietaco, biñon gaur direla Governubenac Mayaceren lembicico leguiaren eravera. Proviencia unetaco ceimbait Boletinetan abisatu zayela presentaceco faltaric gabe Yrunian beren tuzten azqueneco pagamentaren recibuarequin; abiyaceco edo idequiceco bacochari bere contuba á la maisterrey nola censubac tuzteney; bañan guti presentatu direla; eta baldin unelaco zorrac tuztenac ezpadire presentanzen zorci egunen buruan Yruñera beren contubac garvicera, biyalico dutela comisionatuba equin gostura eta señalatcen diotelaric ogeita amar errial eguneco. Zorzi egunac comprendicen direla oficuaren fechetic.

        Norvaitec balimbadu dudaric edo obequi entenditu nai badu agerceco alcate Jaunarengana.

        Publicado este bando por mi el pregonero de la villa el 26 de Dice 1855.

José Tomás de Arburua

 

 

1856ko otsaileko bandoa

 

Echalar, 10 de febrero de 1856

 

Abisuva publicuari

        Alcate Jaunac errecibitu du oficio bat Yruñetic ill unun zazpiyan eguiña eta firmatua Juan Monreal comisionatubac elizaco ontasunen salzeco, eta erraiten du Franco vecino erriya unetacuac zorretan daudela censo corrituac lenago apezari pagazen citioztenac, eta gaur nacionari zor tioztenac Mayatzeco lembizico eguneco leguiaren erabera; eta baldin ezpadire presentatzen Yruñian zor tuzten corrituben pagatzera zorzi egunen barrenian eben azqueneco pagamentuen recibuarequin bacoitzari bere contu corrientia idequitzeco; bada ezpadute unela eguiten biyalico dubela comisionatu bat apremiuarequin, eta ordenarequin egoiteco emen bacoitzac bere carta de pago ateri artaño; bada inorc obequi ordena unetaz enteratu nai badu aguertuco da alcate Jaunarengana.

        Providencia....Publiquese el precedente Vando por el pregonero José Tomás Arburua en los sitios de costumbre. Fecha de la misma.

El alcalde.

Fermin Zubigaray

Publicado según costumbre por ausencia del pregonero Arburua su encargado. Fecha ut supra.

Martín José de Yribarren.

 

 

1856ko ekaineko bandoa

 

Abisuba publicuari

        Alcate Jaunaren partetic emaiten dizubet adicera. Capillanietaco censu corritubac zor tuzten guciyec allegaceco pagacera alic lenena, Yruñeco administradore governuben partetic cobrazalle paratuba dagonarengana; bada unec berac abisacen du beransiya dagola, eta pagacen edutenac laster beren corritu eroriyac Governubari zor tioztenac, onelacuen contra, sentimentu aundiyarequin bay, bañon obligatuba dagola igorcera beren costura cobrazalliac; bañon etzayola iduricen iñorc emanen dubela motivoric unelaco gaucetaraco, cerengatican gastu antiyac etorrico zarquiyon corritubaz gañera cobrazallien yornalac pagacia. Baldin iñorc obequi yaquin eto enteratu nai badu ordena unetaz, agertuco da alcate Jaunaren gana.

Echalar 22 de junio de 1856.

 

Publicado por mi el pregonero infraescrito el mismo día de la fecha. José Tomás Arburua.

 

 

Non: Etxalarko udal artxiboa. Aurrena, 1855eko abenduaren 26koa, inbentarioko 2. puntuan («Secretaría»), 2.1. atalean (Korrespondentzia), 2.1.2. kodean; eta beren paper-sorta zehatza hauxe da: «Nº legajo: 18. Kontzeptua/Concepto: correspondencia. Muga datak/Fechas límite: 1849-1855». Bigarrena eta hirugarrena, 1856 urtekoak biak, berriz, inbentarioko 1.1.1. kodean kokatutako paper-sorta honetan daude: «Nº legajo: 1. Kontzeptua/Concepto: Bandos. Muga datak/Fechas límite: 1854-1954». Itziar Azurtzak topatu eta transkribatuak

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa