www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Oiartzungo udal erabakia

(1822)

 

        Vicario jauna.

        Ayuntamentuco jaunac encargatzen diote aditzera emateco publicoari datorren igandian meza nagusico demboran, arquitzen dirala berriro Yntendenziaren ordena chit estu eta gogorraquin, ceñian aguintzen duan, Ayuntamentuac bere responsabilidadiaren azpiyan cobratu eta pagatu ditzala contribucio bencituric daudenac.

        Eguiya claroa eta arrazoy justuba da contribucioac pagatzea, baldin naibadegu gure Gobierno jaquinsunac atenditzea bere eguin biar andiai. Motibo onegatic beragatic, aditzera eman zaie contribucioac zordituenai pulpito onetatic ez bein eta bi bider bacarric baita ere gueyagotan, evitatzia gatic modu onetan vejacio eta gastuac etorrico ziranac pagatzen etzutenen gañera.

        Baña icusiric sentimentu chit andi batequin ez dirala oraindic ere muguitzen asco beren tocatu zaien tasa pagatzera, esaten die oyeri Ayuntamentuco jaunac berriro, ill onen amabico etorri ditecela Nicolasa Juanaren echera, ceñian egongo diran Capitular Jaunac juntaturic lau egun seguituetan, pagatzera bacoitzac zor duena; eta ezbaldin badute onela eguiten, Ayuntamentuac, aunque dolore andiarequin, entregatuco diola Comandante Militar erri onetaco destacamentucoari, Nota bat zor duten guztiena, eta oyen contura izango dirala eguiten diran gastu guztiac: beragatic Ayuntamentuac suplicatzen die, pagatu ditzatela esan diran lau egunen barren beren contribucioac, toquiric eman gabe vejacio eta gastubai.

Oyárzun Diciembre 6 de 1822

Con su acuerdo

José Ramon de Yndarte

Sec.º

        Publiqué este acuerdo del Ayuntamiento Constitucional de este valle en 8 de diciembre de 1822

Elias de Egoicozaval

 

        Añadimentua:

        Capitular jaunac egongo dirala reunituric, esan diran lau egunetan, bacarrican, goizeco bederatcietatic amabiyac arte, eta ez arratsaldeetan.

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

 

aurrekoa hurrengoa