www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XVIII. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Frantziako dekretua herrietako kargudunez

(1789)

 

 

Lehen bertsioa

 

(DECR)ETA

(NACIONEAC B)ILDURIC

(Emana cinegotcigoe)n formatceco (moldearen) gaïnian;

 

(Çoinaren articulier iratchi)ki baitiote beren esplicacionea, (Biltçarre-yenerala)c eman duien instruccionearen arabera.

 

M. Imbert, Don-Eztebe-hirico Erretoraz, escararat itçulia.

 

(IRACU)RÇAILEARI

 

        (...) (...) berritçapen handi bat egui(...) (...)hasteco, behar dira hiri(...) (...)nac molde berri batean (...) (...)o. Asamblada-yeneralac (...) (...)c aprobatu du, eta hunen (...) (...) gucier manatu. Yadanic, (...) (...) berriac fidantciarequin erreci(...) (...)quin seguitu ditu edo seguitceaz (...) (...)caldunac, suyet haïn leyalac eta manu-e(...) obedientac, ez dira arabez guibelerat egonen. Orai artian luçatcen badute, ez da miresteco. Frances lengoaïa ez dute guehiagoec aditcen; eta nola seguituco dute, eçagut ez deçaketen legue bat? Embarrassutic edo penetaric ahal beçambat populu hunen atheratceco, herritar lagun batec presentatcen dazco Nacionearen Decreta eta harekilaco instruccionea escararat chuchenki itçuliac.

        Huna, iracurçailea, cer bide atchiki dutan obra hunen eguitean. Estatu-yeneraletaric athera den imprimatuian, Decreta eta Instruccionea beren alde dira. Khaussitu dut embarrassu bat çatekela handia iracurçailearençat, articulu bat ecin adit ceçakenian, hunen senxuiaren instruccionean bilhatua. Gauça erratchago içan dadin, yuntatu dacot articulu bakhotchari bere esplicacionea.

        Berçalde eman dut obraren akhabançan tabla edo aürkhitoki suerte bat, çoïnen medioz lasterrago khaussituco baita Cargu-dunen icendatcean atchiki behar den seguida eta moldea.

 

(DEC)RETA

NA(CIONE)AC BILDURIC

Emana cin-egotcigoa berrien moldatcearen gainian, Abendoaren 14n 1789.

 

        Lehen articulia. Cin-egotcigoa, hirietan, herri handi eta chume edo tipietan edireyten direnac, hirico etchen, Meragoen, Echevinaten, Conxulaten icenian, eta yeneralqui cer nahi titulu eta deythuren azpian, suprimatuiac dira eta desseguinac; bizkitartean, oraï presentian cargutan diren Cin-egotci edo Yuratuiec seguituco dituzte beren estatuco eguinbideac, berce batçu heyen lekhutan icendatu artean.

        II. Oraico Oficialen eta Cin-egotcien ondotic içanen direnac botz mayorrera hautatuiac içanen dira.

        III. Orai artean Yuratuien edo Cargu-dun-gorphutzen bilçarretara pressentatceco, icendatceco çucenac, eta bilkhu hetan beretan pressidatceco, e(...) (...)caren içaïteco, edo finian hetara yueï(...) (...) dretchoac, pretenditu edo baliaraci (...) (...)kiak cirelacotz edioçoïn lurri edo (...) (...)cia edo hirietaco Comandantgoari, (...) (...) Artz-aphezpicugoer, eta yenerali(...) (...)tuluri, çucen edo dretcho he(...) (...) cassatuiac dira

        V. Cargu-dun-gorphutz (...) (...) edo lehen Cin-egotci guciac ic(...) (...) harat Francia gucian Merac edo (...) (...).

        V. Hirietaco, herri handi eta chume edo tipietaco habitant actibo edo botzdun guciac gaï içanen dira Cargu-dunen icendatceco.

        Habitant actibo edo botzdun içaïteco necessario diren condicioneac, Nacioneac determinatu eta icendatu ditu: hec dira:

        1.º Francez sorthu içaïtea edo Frances bilhacatuia;

        2.º Mayoritatean edo hogoï eta bortz urthetara helduia içaïtea;

        3.º Bere egoytça tokiaren edo lekhuïaren gainean eguitea bederen duyela urthe bat.

        4.º Cer ere yornal edo alocaïru irabazten baitu languile batec egunian, guissa hartara hirur yornalen sariaren Erregueren cerga edo imposicione beçala urthian emaitea nola guiçon batec lurrian trabailatuz irabazten duien eguneco yornala diferent baita lekhu edo toki diferentetan, herri bakhotcheco Cargu-dunec behar dute precio hura fincatu; bizkitartean legueac debecatcen berce haren hogoi soss baino gorago altchatcea.

        Goardia eman behar da hemen: hirur egunetaco lanaren precio edo balio hura Erregueren cerga beçala urthian pagatcen duienac, çucen badu Cargu-dunen icendatcean bere bot(...) (...)ainan ezdu aski eguiten bera cargutara (...) (...)ecic behar du hortacotz hamar yorna(...) (...)ian cerga guissa pagatu, erran nahi da, (...) (...)ala, herrico carguez campo.

        (5.º) (...) (...)tibo edo bici içaiteco necessario den con(...) (...) domestico ez içaitea, edo soldatan ez(...) (...) berçalde, Nacioneac eman duien Decret (...) (...)etan botcic-ez dute içanen bancarrot (...) (...) pagatceco algoaric edo ahalic ez (...).

        B(...) (...) oraino, çorrac pagatu ahal gabe hil den (...) (...)curien parte bat errecibitu edo beguiratcen dituzten (...)rrec, pagatu ez badute haren çorren guiça partea, salba solamente haür ezcondiac beren dotiac errecibitu dituztenac, hoyen aitac bancarrot eguin gabe edo hunen çor pagatceco ecin ahala eçagutia içan gabe.

        Çorren guiça-partean aditcen da haür bakhotchac pagatu behar çukeyen contribucionea edo cerga bere aitaren primança hartu balu.

        VI. Herritar botzdunac bilduco dira Asamblada edo Bilçar batetara laür mila habitant baino gutiago den hiri edo herrietan, eta bi bilçarretan laüretaric çortci mila habitanteraino khaussitcen den lekhu edo tokietan, eta hola aintcina.

        Laür mila habitantez ez dira behar choïlki aditu guiçonac, bainan nombre hortan sarthu behar dira guiçon, emaste eta haür guciac. Bilçar edo capitu hura ez da handiegui içanen ceren comunski herritar edo habitant botzdunec populacione ossoaren seï-garren bat eguiten baitute nombrian. Comparacione, hamabi ehun arima khondatcen den herri batean, herritar actiboac berrehunen ingurunia diratezke.

        VII. Ez da bilçarric eguinen oficio b(...) (...)tean, bainan eguinen dira cuartier(...).

        Oficio bereco yenden Bilçarrac cassatu (...) (...) Nacioneac, heyer darrazcoten embarra(...) (...) direlacotz. Beraz, Bilçar bat baino guehi(...) (...) hiri edo herrietan, oraico Cargu-dune(...) (...) icendatuco dituzte lehen-bai-lehen (...) (...) içan behar den beçambat cuarti(...)

        VIII. Habitant edo herritar botzdunac gomitatuiac içanen dira Bilçarrera oraico Cargu-dunez çortci egun aintcinetic. Guciac bildu direnian, habitant batec esplicatuco du Cin-egotcien partez cer suyetez edo certaco diren bilduiac.

        Gomit edo abertimendu hura eguina içanen da, bai meçan pronotic, bai affichac emanez eliça borthetan eta berce ussatcen den tokietan.

        Aficha hetan eman ditazke, comparacione, hitz hauc: Yaun Cargu-dunen partez, gomitatuiac eta manatuiac dira hiri edo herri huntaco habitant botzdunac bilçarrençat ussatcen edo costumatcen den tokian, khaussitcera egun çortci çoina içanen baita ilabethearen .... garren eguna.

        IX. Berce Bilçar particular hiri edo herri berian içan ditasken guciac, egun eta oren berian eguinen dira.

        X. Bilçarra ossatu edo formatu den beçain laster, icendatuco dituzte President bat eta Secretario bat: hortacotz, hirur adinez çaharrenec bildu ondoan bakhotchac emanen dereten billeta, eta khondatu ondoan (...) (...)cendatuiac içan ditazkenen artean gue(...) (...)luketen biac içanen dira President eta (...) (...)aü da, leguearen arabera, botcen (...) (...)espeturazcoaren içaitea.

        XI. (...) (...)botchac icendatuco ditu guero Presi(...) (...)cretarioaren molde berian hirur Escru(...) (...) çoinac cargatuiac içanen baitira (...) (...)arco diren billeten biltceaz, idekitc-(...) (...)atceaz eta hauc çoin aldetarat da(...) (...) Hirur billetiar hec icendatuiac içanen (...) (...) batez çoinac aintc necoac beçala, bi(...) (...)iac içanen baitira hirur adinez çaharrenez.

        Escrutator edo billetiaren icendatcean, bakhotchac iskiribatuco ditu bere billetian lerroan hirur iduritcen çazconen icenac, hori deitcen da listaco billeta, distingatceco berce batetaric çoina deytcen baita, billet pressunala, ceren billet huntaz pressuna bat bakharra icendatcen baita, haïn berce aldiz billeta eguiten direlaric, cembat ere suyet baitira icendatu eta hautatu beharrac.

        XII. Cin-egotcigoetaco haütagarritaçunaren condicioneac ez dira diferentac departamenduco eta distrikeco administracione edo gobernuiarençat behar direnetaric: biskitartean ez ditazke içan dembora berian Cargu-dun-Gorphutz bereco membro, ez aitac beren semekin, ez aita-ignarreba bere suhiarekin, anaïac eta coinatac, ossebac eta ilobac.

        Hautagarritaçuna duienaz aditcen da pressuna bat hautatuia içaiteco Decretac galdatcen dituien condicioneac bethetcen eta calitateac dituiena. Behar du içan, lehenbicicoric Cargu-dun-Gorphutzaren herrico be(...) (...)garrenecoric, behar du, habitant actibo(...) (...)çalde, pagatu oraino cerga edo contrib(...) (...) bat, bederen hamar yornalen baliora hel(...) (...).

        XIII. Cin-egotciac eta Notable laster a(...) (...) ez dira icendatuco ahal hirico ed(...) (...) haütagarrietaric baicic.

        Haütagarria deytcen da hau(...) (...)ren calitateac dituiena.

        XIV. Yuye carguiac dituztenac ez ditazke içan dembora berian Cargu-dun-Gorphutzetaco membro.

        XV. Erregueren dinerrac edo impossac indirectoki coberatcen dituztenac, ez ditazke içan dembora berian Cargu-dun-Gorphutzetaco eguinbidetarat altchatuiac impos hec diraüteno.

        Bilçar-yeneralac yuyatu du plaça edo emplegu horiec ecin combeni ditazkela Cargu-dun-Gorphutzetaco membroec bethe behar dituzten eguinbidekin.

        XVI. Merac edo Aüço-aphezac bethi haütatuiac içanen dira botcen nombriaren guehiagotaçun abxolitu edo baitezpadaco batetara. Lehen billet araldeac ez badu emaiten bocen guehiagotaçun hura, berriz bilduco dituzte molde berian; oraino ez bada agueri çoin aldetara dohatcin, hirur garren aldian bilduco dituzte; bainan aldi huntan bortchatuiac içanen dira haütatcera aintcineco bi billet araldetan guehien botz içan duten bi (...)antetaric bat; finian, hirur-garren aldi huntan batac beçambat botz içan badu berciac, adinez çaharrena preferituia içanen da.

        Mera edo Aüço-apheça, ala hirian, ala campainian, billet pressunatera icendatuco da, erran nahi da, bakhotchac Aüço-aphez edo Meratçat destinatcen duienaren icena choilki iskiribatuko duiela bere billetian, eta ez da haütatuia içanen ahal botcen guehiagotaçun baitezpadacora baicic, erran nahi da; behar dituiela ardiexi botzen erdiac, eta bat guehiago. Comparacione, ehun pressunazco Bilçar batean, Aüço-aphez icendatuia içanen denac, içan beharco ditu berrogoi eta hameca botz. Bi-garren itçulian, habitant edo suyet batec ez badu oraino ardiesten botcen guehiagotaçun hura, eguin beharco da hirur-garren itçuli bat eta, nola bi-garren billet araldian Escrutator edo billetiarrec declaratu baitukete çoïn içan diren bi habitant guehien botz içan dutenac, aldi huntan, botçac bilduco dira yakiteco hotaric çoini eman dioten preferentcia; baldin eta azken aldi huntan, batek beçambat botz balin badu berciac, adinez guehien dena haütatuia içanen da.

        XVII. Cargu-dun-Gorphutzeco berce Membroac icendatuiac içanen dira lista doblezco billetez.

        Lista doblezco billetaz aditu behar da billet bat çoinetan izkiribatu behar baitira icendatu behar diren suyeten icenez doblia. Comparacione, bortz Cin-egotzi icendatu behar badira, cargu hartaco gissaco çazcon hamar pressunen icenac behar ditu izkiribatu bakhotchac bere billetyan.

        una cerc ekharri duien nacionea lista doble horren manatcera. Bilçarrera yuntatuco diren particular diferentec içanen dituzte guehiagoec beren arraçoinac botcen batçuier baino lehen bercer emaiteco, ala guissaco içan diten cargutaco, ala ez. Batec han ikhussico ditu bere aha(...) (...) adiskideac, berce batek bere fagoratçaileac çoiner, beren inclinacioneac edo eguinbideac bortchatcen beçala baititu beren botcen emaitera.

        Berçalde particular ohore gosse batec botçac beretaco ditçake mila artificio suertez; eta hola, maïz eta ardura carguiac gaiski ocupatuiac lirateske. Hori guertha ez dadin, Nacioneac manatu du lista doblea, amoreac gatic eta bakhotchac bere inclinacionea satisfatu ondoan, berce pressuna merechimenduzcoac ere icenda ditçan.

        Lehen billet araldian, botcen guehiagotaçun abxolitu edo baitezpadacoa ardietxi dutenac icendatuiac gueldituco dira.

        Plaça bethetcecoric edo cargu emaitecoric guelditcen bada, hotaco botcen guehiagotarçuna nihorc ez içanez, bilduco dira lehen aldian beçala listaco billetac çoïnean bakhotchac iskiribatuco baitu esscaz diren suyeten icenez doblea.

        Finian, hirur-garren billet aralde bat necessario bada, huntan ere beharco dira listaco billetac çoinetan escaz diren Membroen icenez doblia izkiribatuco baitute. Bainan aldi huntan, botçac içan dituztenen artean, guehiagotaçuna duketenac içanen dira icendatuiac, necessario içan gabe botzen erdia eta bat guehiago içaitea, berce aldietan beçala.

        XVIII. Habitant actibo edo bicien ainhitz Bilçar içanen diren hirietan edo herrietan. Bilçarre hayer behatuco diote hirico edo herrico Assamblada yeneralaren parte edo çathi batçuier beçala.

        XIX. Hortacotz, habitant actiboen Bilçar-yeneralaren parte bakhotchac hel-aracico ditu hirico-etchera edo Bilçar-tokira han bildu diren billeten khundia, declaracionerekin particular bakhotchac cembat botz içan dituien bere fagore; eta khondatce horieraric cer sustancia athera den Bilçar-tokian içanen da ikhussia.

        XX. Herritar actiboen Bilçar edo Assamblada-yeneralaren parte bakhotchac egor deçake Bilçar-toki comunera edo herrico-etchera Comissario bat han billeten khondatcen ikhustera.

        XXI. Çoinec ere lehen billet araldian ardietxico baitute botzen guehiagotaçun abxolitu edo baitezpadacoa, erran nahi da, botzen erdia eta bat guehiago, hec icendatuiac gueldituco dira.

        Baldin eta lehen billet araldien ez badira khaussitcen azki habitant icendatuiac botzen guehiagotarçun baitezpadacora, berriz itçulico dira molde berian botzetara; eta bi-garren aldi huntan guehiagotaçun baitezpadaco hura ardietxi duketenac gueldituco dira icendatuiac.

        Finian, bi aldi horietan ez bada oraino complitcen behar den nombria, icanen da hirur-garren eta azken billet aralde bat, eta huntan, botzac içan dituztenetaric guehien duketenac gueldituco dira icendatuiac.

        XXII. Çoinac ere billeten botz mayorrera icendatuiac içan baitirateke Cargu-dun-Gorphutzeco Membro, hec pressentian cargutan direnez içanen dira berehala publicatuiac edo declaratuiac.

        Nola guertha baititake Cargu-dunen artean cembait disputa Bilçarretan eta Eliçaco ceremonietan bakhotchac içan behar duien urhaxa delacotz, Cargu-dun icendatuiez eguinen den publicacionean, lehenic aïphatuco dira guehien botz içan dutenac, eta guerthatcen badira biga bardin botz içan dutenac, hotaric adiñez çaharrena lehenic declaratuia içanen da eta, cargutan direno, nolaco içan baitateke heyen publicatcean beguiratu duten gradoa, halaco içanen da bakhotcharen urhaxa. Erran gabe doha, Merac içanen duyela bethi ohorezco urhaxa.

        XXIII. Herritar edo habitant botzdunen Bilçar-yenerala ainhitz partetan çathituia içanen den hirietan, parte diferent hetan bilduiac içan dirateken billetezco botzac khondatuiac içanen dira lehen-bai-lehen Bilçar-tokian edo herrico-etchian: guissa batez nun, necessario bada berriz botzetara itçulcea, bil diten egun berian eta, lucena, biharamunian.

        XXIV. Hautatu behar ciren Cargu-dunac oro icendatu ondoan, herrico edo hirico habitant botzdunac ez dira egonen ahal guehiago bilduiac, ez dira bilduco ahal ere capitu guissa, nun ez den içan Bilçarra manatuia herrico Conxeilu-yeneralaz çointaz eguinen baita laster aiphu. Conxeilu harc ez du Bilçarra errefussatuco ahal, galdeguina bada laür mila arima baino gutiago den herri edo hirietan herritar botzdunen sey-garren partean, comparacione, seyetan hogoï diren herri batean, hogoyez, eta laür mila arima baino guehiago den herri edo hirietan, galdeguina içan behar da Bilçar hura ehun eta berrogoy-eta-hamarrez.

        Icendatu behar ciren Cargu-dunac oro hautatu ondoan eta publicatu, Asamblada bakhotcheco Presidentac altchatu behar du eta barrayatu Bilçarra.

        Ikhusteco da articulu huntan, çoin çuhurki legueac, alde batetic, baliarasten duien bakhotcha bere libertateaz eta bere dretchoez, eta, berce aldetic, nola mantenatcen dituien Erressuman bakea eta erreguela onac.

        XXV. Bortz ehun arima baino gutiago den herri edo hirietan, ez da içanen hirur Cin-egotci edo Yuratu baicic, Mera edo Auço-apheça khondaturic.

        Sey Cin-egotci içanen dira aldiz Merarekin, bortz ehun arimetaric hirur miletaraino khaüssitcen den tokietan.

        Bederatci, hirur mila arimetaric hamar miletaraino;

        Hamabi, hamar miletaric hogoy eta bortz miletaraino;

        Hamabortz, hogoy eta bortz miletaric berrogoï eta hamar miletaraino;

        Hemeçortci, berrogoy eta hamar miletaric ehun miletaraino;

        Hogoy, ehun miletaric gorago.

        Parizzeco hiriaz denaz beçambat, hango yende ospia ikhussiric, Estatu-yeneralec emanen deracote Erreguelamendu particular edo bereci bat, berce Erressumaco Cargu-dun-Gorphutzen araberacoac.

        XXVI. Içanen da Cargu-dun-Gorphutz bakhotchian, herrico Procuradore bat, Bilçarretan botzic gabea. Haü cargatuia içanen da herrico intressen sostengatceaz eta eguitecoen seguitceaz.

        Procuradore hura icendatuia içanen da berce Cargu-dunac eguitean, eta Bilçarre berez.

        XXVII. Hamar mila arima baino guehiago den hirietan, aiphatu den Procuradore hartaz berçalde, içanen da Substitut bat edo haren lekhutaco bat çoinac, berciaren esscacian, cumplituco baititu haren eguinbideac.

        XXVIII. Herritar botzdunez edo biciez icendatuia içanen da herrico Procuradorea billetez, eta botzen guehiagotaçun abxolitu edo baitezpadacora, gorago hamasseï-garren articulian, Meraren icendatceco, manatuiac diren moldean eta erreguelen arabera.

        Herrico Procuradorea khaüssi ditake Bilçar gucieten, bai herrico Conxeilu-yeneralecoetan, bai Cargu-dun-Gorphutzeco eta Bureücoetan, eta, nahiz ez duien botzic, min(tça) ditake deliberacionetaco obget guciez. Içanen du yat-alki bereci bat.

        XXIX. Herrico Procuradoriaren Substitut edo Lekhutacoa, holaco bat behar den herri edo hirietan, molde berian içanen da haütatuia.

        Hunec içanen du Procuradorearen çucen edo dretcho bera Bilçar gucietan. Yarrico da yar-alkhi edo banca berian, ala Procuradorea han içan dadin, ala ez; bainan ez da mintçatuco ahal Procuradorearen faltan baicic.

        XXX. Herri bakhotcheco habitant actiboec icendatuco dute, listaco billet aralde batez, Cin-egotci-Gorphutzeco Membroez doblia herritar Notable, eta icendatuiac gueldituco dira botzen guehiagotarçun errespeturazcoa duketenac, erran nahi da, botzac ardietxi dituztenen artean, guehien duketenac.

        Sey Cin-egotci diren herritetan, beharco dira beraz içan hamabi Notable, &c.

        XXXI. Notable hec eguinen dute Cin-egotci-Gorphutceco Membroëkin herrico Conxeilu-yenerala, eta ez dira içanen deythuiac edo bilduiac eguiteco seriossençat baicic, laster erranen den beçala.

        XXXII. Cargu-dun-Gorphutz bakhotchean, içanen da Secretario-Grefier bat herrico Conxeylu-yeneralaz icendatuia. Hunec cin eguinen du bere eguinbider leyalki yarraïkitceco, eta khambiatuia içan ditake, Conxeylu-yeneralac hortacotz bilduric aproposs khaüssitcen duie(...)n botz mayorrera.

        XXXIII. Herrico Conxeylu-yeneralac icenda deçake oraino, circonstancien arabera, Trésorier, diru-çain edo Molxero bat, hartcen direlaric behar diren arrangurac edo artha herrico funxen segurrian emaïteco. Molxero hura khambiatuia içan ditake Secretario-Grefiera beçala.

        Molxero hura icendatuia içanen da Secretario-Grefieraren molde berian.

        XXXIV. Hirur Membro baino guehiago dituien Cin-egotci-Gorphutz bakhotcha çathituco edo partayatuco da Conxeylu baten eta Bureu baten eguiteco.

        XXXV. Bureua formatuia edo moldatuia içanen da Cin-egotcien nombriaren herenaz, Mera edo Aüço-apheça khondaturic çoïna beharco baïta bethi içan hartaco; berce bi herenec eguinen dute Conxeyluia.

        XXXVI. Bureuco Membroac haütatuiac içanen dira urthe guciez Cargu-dun-Gorphutçaz, eta berriz icendatuiac içan ditazke bi-garren urthe batentçat.

        XXXVII. Bureua cargatuia içanen da execucioneco arrangura guciez eta choïlki herrico funxen gobernioaz. Hirur Cin-egotci edo Yuratu baicic ez den herrietan, auço-apheça bera gueldituco da cargatuia execucionez.

        XXXVIII. Cin-egotci-Conxeyluia bilduco da bederen ilabethian behin. Hassico da Bureuaren khundien cerratcen, balin bada hartcecoric, eta guero, Bureuco Membroac nahassico dira Conxeylucoëkin, deliberacionen elkharrekin hartceco.

        Cin-egotci-Conxeyluco Membroen bi herenac bederen; bil du beharco dira khundu heyen hartceco.

        XXXIX. Cin-egotci-Gorphutzari bere funcionen edo eguinbiden cumplitceco necessario içanen çazcon deliberacioneac, hartuiac içanen dira Conxeyluco eta Bureuco Membroec yuntaturic eguinen duten Bilçarrean, salbu khundien erreguelatceco beharco diren deliberacioneac, çoïnac Conxeyluiac berac hartuco baititu, aintcineco articulian errana den beçala.

        Deliberacione baten hartceco, bildu beharco dira necessarioki Cin-egotci-Gorphutzeco Membroën erdiac, bat guehiago.

        XL. Bureuco khundien hartceco beharco dira bildu bederen Conxeiluco Membroen bi herenac; eta berce deliberacionen hartceco, bildu beharco dira Cargu-dun-Gorphutzeco Membroen erdiac, eta bat guehiago.

        Merac bethi manatuco du eta lehen herrenca eükico; bai, herrico edo hirico Conxeylu-yeneralaren Bilçarretan, bai, cin-egotci-Gorphutzeco eta Bureucoëtan. Mera ez bada han khaüssitcen, Cin-egotci, icendatu çutenian, lehenic publicatu edo declaratu çutenac eukico du haren plaça.

        XLI. Hogoi eta bortz mila arima baino guehiago den hirietan, Cin-egotci Gorphutceco administracionea edo gobernioa erdizca ditake, tratatu beharco diren eguiteco diferenten arabera.

        XLII. Cin-egotciac eta Notableac haütatuiac eta icendatuiac içanen dira bi urtherençat, eta urthe guciez erdiac khambiatuiac: lehen nominacionearen ondotic seguituco duien hartan, chortheac eracuxico ditu cargutaric athera edo yalgui beharco dutenac. Cargu-dunen nombria bakhotchi içanen den herrietan, aldizca yalguico dira, batean bat guehiago, bercian gutiago.

        Cargu-dunen berritçapena Francia gucian Yondoni-Martinen ondoco igandean eguinen da. Lehen aldian, articuliac dioen beçala, chortera; ondocoan aldiz eta hantic aintcina, Cargutan çaharren direnac atheraco dira bethi, chortheric gabe. Gaüça ikhussia da, orai Cin-egotci eta Notable icendatcen direnen erdiac ez direla urthe osso bat cargutan içanen, Yondoni-Martinen ondoco igandian athera beharco direnaz gueroztic.

        Bakhotchi deytcen da bi parte igoaletan eman ez ditaken nombre bat, comparacione, bederatci. Beraz bederatci Cargu-dun diren tokietan lehen urthiaren akhabançan ez dira berrituco laür Membro baicic, eta ondoco urthian berce borzac.

        XLIII. Mera edo Aüço-apheça cargutan egonen da bi urthez: dembora hunen buruian, berriz icendatuia içan ditake berce bi urtherençat: bainan orduian, bere carguia utci beharco du, eta ez du berriz içanen ahal berce bi urtheren buruian baïcic.

        XLIV. Herrico Procuradorea eta hunen Lekhutacoa cargutan egonen dira bi urthez, eta hargatic, içan ditazke berriz berce bi urtherençat cargu beretarat altchatuiac: bizkitartean, lehen haütamenaren seguidan, herrico Procuradoriaren lekhutacoa ez da urthe bat baicic içanen cargutan, eta, berce nominacione edo haütamen gucietan, herrico Procuradorea eta hunen lekhutacoa khambiatuiac icanen dira urthe guciez aldizca edo berritan icendatuiac.

        XLV. Urthe guciez erreberritu beharco diren haütamenezco Bilçarrac idukico dituzte Erresuma gucian Yondoni-Martinen ondoco igandian, hortacotz Cargu-dunec eguinen duten gomitaren gainian.

        XLVI. Baldin eta faltatcen baliz edo escasten herri batean Mera, edo herrico Procuradorea, edo hunen lekhutacoa heriotcez edo bere carguia utciz, edo berce cembait moldez, cer nahi demboraz khassu haü guertha dadin, berehala herritar botzdunac bilduiac içanen dira escass den Cargu-dunaren ordaïnçat berce baten icendatceco.

        XLVII. Cin-egotci-Conxeyluco Membroetaric bat hiltcerat guerthatcen denian, edo bere carguia uzten duyenian, edo hartaric biluzten dutenian, edo bere carguco eguinbideac dembora batençat debecatcen dazcotenian, edo Cin-egotci-Bureuco Membro eguiten dutenian, khassu horietan gucietan, guehien botz ardietxi içan çuien Notableac, çucen içanen du haütamen berriraino iragan behar den demboracotz.

        Notable bat faltatcen bada, haren plaça hutxic egonen da urthiaren akhabançaraino.

        XLVIII. Merac eta berce Cin-egotci-Gorphutzeco Membroec, herrico Procuradoreac eta hunen Lekhutacoac, balin bada, cin edo yuramentu eguinen dute, beren carguien erabilcen hassi baino lahen, sostengatuco dutela beren ahal guciez Erressumaren içaiteco-moldea, leyal içanen direla Nacionearen alderat, obedituco diotela legueari eta Erregueri, eta beren eguinbideac çucenki betheco dituztela. Cin haü eguina içanen da, lehen haütamenian herriaren aintcinean, eta ondoco hautamenetan, Cargu-dunen aintcinean.

        XLIX. Cin-egotci-Gorphutzec içanen dituzte bi funccione edo eguinbide suerte bethetceco; batçu Cin-egotci-Gorphutzer behatcen çazconac, eta berciac Erresumaco administracione edo Gobernu-yeneralari hunkitcen çazconac, eta harc Cin-egotci-Gorphutzer fidatu dituienac.

        L. Cin-egotcitarçunaren botheriari estekatuiac diren eguinbideac edo funccioneac, Gobernuzco Bilçarren bistan eta atçartarçunaren azpian, dira:

        1.º Hiri, herri handi eta chume edo typietaco ontarçun eta arranten arthatcea eta gobernatcea.

        2.º Herriaren gostuz pagatu behar duten lekhuco gastuien chuchentcea eta kitorat emaitea.

        3.º Herriaren carguco diren obra publicoen guidatcea eta eguinaraztea.

        4.º Herrrian balin bada establimenduric, hala nola ospitaleric, &c. herriaren gostuz mantenatuiac direnic, eta herritarren probetchu edo cerbitchuco direnac, hetaco arranguraren hartcea.

        5.º Herritarren, Policio edo Gobernu on baten abantailez goçaraztea, bereciki carriketan, placetan eta berce toki publico gucietan, garbitaçuna eta bakea mantenatuz.

        Eguinbide edo funccione hauc Cin-egotci-Gorphutzaren bortheriari behatcen çazco, ceren interessatcen baitute maniera bereci batez herri bakhotcha, çoïnac icendatu baititu eta bere indar guciez beztitu. Cin-egotci-Gorphutzer eiguiazki behatcen cezten funccione edo eguinbide horiez denian kestione, hetaco Membroec badute bakhotchac eiguiazco çucen bat deliberacionen hartceco eta behar diren gaücen eguiteco. Solamente parte hortan, Erresumaco legue fundariozcoac emaiten ditu Gorphutz-Gobernaçailen atçartaçunaren eta autoritatearen azpian, ceren intress handi bat baitu Erresumac herri bakhotcha behar den beçala gobernatuia içan dadin, Cargu-dunac ez diten gaïzki manea, eta çoïner ere eguin baitukete cembait bidegabe, hec içan deçaten heyen contra yusticiaren ardiexteco bidea.

        Huna bereciki laür khassu çoinetan Distrikeco eta Departamenduco Membro-Gobernaçailec beiguia idukico baitute herri eta hirietaco Cargu-dunen gainian.

        LI. Nacionearen Gobernamendu-yeneralari behatcen çazcon funccione Cin-egotci-Gorphutzer eguitera utci ditazkenac, Gobernuzco Bilçarre edo Assambladen autoritatearen azpian, hauc dira:

        1.º Diner publico edo cerga herrian pagatu behar direnen partayatcea edo erreguelatcea.

        2.º Cerga heyen biltcea edo coberatcea.

        3.º Heyen beren Distrikeco edo Departamenduco tresorrera edo molxara heltcea.

        4.º Heyen Cin-egotcigoaco eremuietan eguinen diren lan edo obra publicoen guidatcea eta arthatcea.

        5.º Gucien probetchuco eguinac diren establimenduien berenez gobernatcea.

        6.º Funx edo huntarçun publicoen beguiratceco behar diren atçartarçunaren eta moïmenduien hartcea.

        7.º Elicen, Erretor etchen eta berce erreligioneari hunkitcen çazcon gaücen chuchenceco edo berriric eguiteco beharco diren lanen berec guidatcea eta behatcea.

        Nola articulu huntan aïphatuiac diren funccione edo eguinbideac Erresuma guciaren molde berian gobernatceco baitira, Cin-egotciec errachki ikhussico dute heyen herrietaco çucenez eta intress particular edo bereciez gorago direla: funccione hauc ez direla batere estecatuiac beren herritarrec eman dereeten carguiari, bainan solamente Gobernamendu-yeneralac hautaz cargatu dituyela: guissa hortan, bothere diferent eta guehien batec fidatu desten eguinbide horien errespetura, yusto dela içan diten ossoki Departamenduco, eta Distrikeco Gobernuien autoritatearen azpian.

        LII. Cin-egotciec heyen carguïari estekatuiac diren edo fidatu diozcaten eguinbiden edo funccionen eguiteco, içanen dute Nacioneco soldaduen eta berce laguntça edo socorri publicoen galdatceco çucena eta dretchoa.

        LIII. Merac eta berce Cin-egotciec, herrico Procuradoreac eta hunen Lekhutacoac ez dituzte eguinen ahal dembora berian eguinbide hec eta Nacionearen goardiaco eta tropetacoac.

        LIV. Herrico Conxeylu-yenerala, erran nahi da, Cin-egotci-Gorphutzeco Membroac eta Notableac, bilduco dira edo Bilçar eguinen dute, Cin-egotci gobernaçailec apropos yuyatçen duten guciez; eta hauc bortchatuiac içanen dira heyen capitura biltcera, noiz eta ere beharco baita deliberacione hartu.

        1.º Lur edo funx cembaiten erosteco edo engayatceco.

        2.º Herrico gastuien-daco ussatcen den cerga baino handiagoen aürtikitceaz denian kestione.

        3.º Diru cembait mayleatu behar denian.

        4.º Cembait obra eguitecco denian.

        5.º Denian kestione salçapenen, pagamenduien edo coberantcetaco diruien empleguiaz.

        6.º Eman behar diren aüciez edo processez.

Bai-eta ere sostengatu behar diren aüciez çucenaren funxa disputatuia içanen den khassuietan.

        LV. Cin-egotci-Gorphutzec, Gobernamendu-yeneralac fidatuco dezten funccione edo eguinbiden errespetura, ossoki sumetituiac içanen dira Departamenduco eta Distrikeco Gorphutz-Gobernaçailer.

        LVI. Cin-egotcien botheriari iratchikiac diren eguinbidez denaz beçambat, herrico Conxeylu-yeneralarekin baicic, LIV garren articuliaren arabera, har ez ditazkeyen deliberacioneac, ez dira eguinen ahal Departamenduco Gobernamenduiaren aprobacionea gabe, çoina ez baita içanen ahal emana distrikeco Gorphutz-Guidariaren abissuiaren gainian baicic.

        LVII. Cin-egotci-Bureuaren khundu guciac Cin-egotci-conxeyluiac laüdatu dituien ondoan, içanen dira oraino berriz ikhussiac Distrikeco Membro gobernaçailez edo guidariez, eta Departamenduco gobernacailez edo Guidariez, Distrikeco gobernaçailen edo Guidarien abissuiaren gainian, finamenki cerratuyac.

        LVIII. Laur mila arima baino guehiago den hirietan, Cin-egotciec eman behar dituzten khundiac imprimatuiac içanen dira urthe oroz.

        LIX. Hiri eta herri gucietan, herritar botzdun guciac içanen dute çucena herrico khundu gucien liburuiaren ikhusteco, placer duten aldi guciez, bainan ez dute bere lekhutic aldaratuco.

        LX. Herritar batec uste badu ofenxatuia içan dela Cin-egotci-Gorphutzaren cembait treytuz, arrangura ditake edo bere pleintac ekhar ditçake Departamenduco Gorphutz-Gobernaçaileari edo Guidariari, çoinac yusticia errendatuco baitaco, Distrikeco Gobernaçailec, behar den beçala informaturic, emanen duten abissuiaren gainean.

        LXI. Herritar botzdun batec, uste badu Cin-egotciec beren gobernamenduian cembait fede gaichtozco hutz eguin dutela, heyen contra denonciacione edo acussu bat pressenta deçake bere sinadurarekin; bainan acussu hura yusticiari pressentatu baino lehen, eracutxi beharco du Departamenduco gobernaçailer edo Guidarier, çoinec, Distrikeco Gobernaçailen edo Guidarien abissuia hartu ondoan, egorrico baitute behar den Tribunaletara, ikhusten badute khassuiac hala manatcen duyela.

        LXII. Herritar botzdunec badute çucena elkharrekin, bakean eta harmaric gabe, Bilçar particularren eguiteco, egorri behar dutenian cembait memorio edo galdeguitça, edo lekhuko Cin-egotcier, edo Departamenduco eta Distrikeco Gobernaçailer, ala Estatu-yeneraler, ala Erregueri; bainan beharco dituzte abertitu Cin-egotciac beren Bilçarrac nun eta cer orenez eguingogo dituzten, eta ezdute egorrico ahal hamar particular bayno guehiago beren memorioarekin.

 

Sinatuyac, FRETEAU, Presidenta; Beauharnois Biscondea;

Volney; Du Bois De Crancé; Menou Baroyna;

Chasset; Charles De Lameth Condiac, Secretarioac.

 

 

Nacionearen bilçar-yeneralac Decretari iratchiki duien Instruccionearen akhabança.

 

        Franciaco habitant actibo guciec fincatu behar dituzte beren Cin-egotci-Gorphutzetan Erressumaren berritçapenaren cimenduiac. Constitucionearen edo Franciaco fundarioaren lehen abantail haü, prepario bat beçala içanen da laster establituiac içanen diren Distrikeco eta Departamenduco Bilçar-gobernarien moldatceco. Nacioneac eçagutuco du, cembat aplicatu diren haren Deputatuiac bakhotchari, bere çucen gucien baliarazteco, necessario çazcon biden idekitcen; chede hortan establitu dituztela haütaçailen artean igoaltarçuna, haütamenetan segurtancha eta libertatea, carguyen eta eguinbiden escuz khambiatce lasterra: ikhusteco da, hoyen gainian assentatcen direla libertate publicoa eta toki gucietaco herritarren igoaltaçun politicoa. Oroc eçagutuco dute ez ditakela hontarçun balios horiez goça, nun ez diren guciac elkharren artean bakean bicitcen eta sentimendu berac Erresumaren alderat eracusten, consideratcen dutelaric hauc gabe ez ditazkela legue fundariozcoac laster executa. Hiriec eta herriec hel-araci dituzte sentimendu hauc Estatu-yeneraletara terminoric hunkigarrienetan: hortaric agueri da Franciaco Populia çoin den arraçoinablea eta ona, libertatearen balioa eçagutcen duiena, eta laster, enxegu handiric gabe, goçatuco duiena, merechi duien beçala. Eguiteco guelditcen çacona da, animu eta sossegurekin akhabatcea bere Erregueac eta Deputatuiec, sentimendu eta chede beretan, Erresumaren eta Francessen urostarçunaren cimendutçat pressentatcen dacotena.

 

Erreguez aprobatuia.

Sinatuia, LOUIS, eta beherago, De Saint-Priest.

 

 

Cin-egotcien eta berce Curgu-dunen Decretaren arabera icendatceco moldea, clarkiago emana.

 

        Herrico habitant actiboac çortci egun aintcinetic abertituric, bildu direnian capitura, gucien icenac iskiribatu behar dira bat banazca herrico liburuian, Bilçarretan orai artio eguiten cen beçala. Han beharco dira distingatu çoin diren, carga localez campo, orai artian hirur yornal Decretaren Vgarren articuliaren seguidan aiphatuiac direnen balioa Erregueri pagatcen çutenac; ceren hauc baitira haütaçaileac edo bercerençat botza eman deçaketenac. Han beharco dira oraino eçarri berce grado batean, hamar yornalen balioa Erregueri urthian pagatcen dutenac; ceren hauc, berceren icendatceco botça dutelaric, berac gay eta capable baitira icendatuiac içaiteco. Aintcinago yoan gabe, herritar bakhotchac bessoa alchatuco du Presidentaren aintcinian eta Cin-eguinen ez duyela bere ariman eta conciencian botcic emanen, suyet prestu eta capablençat baicic. Hori eguin ondoan, icendatu behar dira President bat eta Secretario bat, X articulian errana den guissan. President hura da Bilçarrean eguin behar diren operacionen bakean eta behar den prudenciarekin eguinarazteco: Secretarioa aldiz ocassione hartaco iskiribuien eguiteco.

        Hoyen ondotic icendatuco dituzte hirur Billetyar XIgarren articulian errana den moldean. Behar lukete hauc ahal beçambat yakin iskiribatcen, billetac iracurtu eta hetaco botçac khondatu behar dituztenaz guerostic: nola hainitcec bercez beharco baitituzte billetac eguinaraci, Escrutatorrec behar dute goardia eman, iskiribaçailec bakhotcharen intencionea fidelki seguituia denez. Hortacotz beharco dute ahal beçambat alde orotarat hodatu. Hoyen ondotic behehala icendatu behar da Mera XVIgarren articuliaren arabera.

        Guero heldu dira Cin-egotciac edo Yuratuyac, çoinen icendatceco moldea esplicatuia baita XVIIgarren articuliaren seguidan.

        Guero, icendatuco dute herrico Procuradore bat, Meraren molde berian XXVIIIgarren articulian errana denbeçala. Hunen Lekhutaco edo Substitut bat beharco da icendatu hamar mila arima baino guehiago den tokietan.

        Procuradoriaren ondotic icendatu behar da Secretario-Grefier bat, eta herrico conxeylu-yeneralac eguinen du. Hunec eguinen ditu bilçar-yeneral eta particular gucietan beharco diren izkiriboac. Guero Substituta, holaco bat behar den tokietan, azkenian, cembat ere Cin-egotci icendatu baitira Mera edo Auço-apheça khondatuz, bietan hain berce Notable beharco dira icendatu. Hauc eguin behar dutenaz gueroztic herrico Conxeylu-yenerala eta tratatu Parropiaco intressic preciatuienac, eguitecoric seriossenac, ikhusteco da bat bederac cer arrangurarekin behar dituien nombrian bilhatu haren fidantcia merechi dutenac.

        Goardia. Cargu-dunen eguiteco Bilçarra bildu denian, herritar batec declaratuco du, oraico Cin-egotcien partez, cer suyetez diren bilduiac eta harc berac atchikico du beiguia operacione gucien demboran, Cin-egotciac hautaz ocupatu gabe.

 

EMENDIOA,

 

Çoinetan khaussitcen baitira Abendoaren 29 eta 30 eta urtharrilian Nacionearen Bilçar-yeneralac eman dituien Decret edo Ordenança berri batçu Cin-egotcigoën gainian.

 

        Nacionearen Bilçar-yeneralac iragan Abendoaren 29 eta 30 decretatu eta manatu du.

        I Articulia. Nihor ez da cargatuia içanen ahal dembora berian, hiri edo herri berian, Cin-egotcigoetaco eta tropetaco funccionez edo eguinbidez.

        II. Heldu diren hautamenetan, cantoin bakhotcheco lehen Bilçarrac, edo herrietaco Bilçar particularrac ossatu edo moldatu direnian, Presidenta eta Secretarioa icendatu beçain laster, hau cin eguinen dute Bilçarraren aintcinean, eta güero Bilçarreco Membro guciec bat banazca Presidentaren aintcinean, sostengatuco dutela beren ahal guciaz Erresumaren Constitucionea edo içaiteco moldea; leyal içanen direla Nacionearen, Leguearen eta Erregueren alderat; ez dutela hautatuco, beren ariman eta conciencian, populuiaren fidantcia guehien merechi duten suyetac baicic, eta khar eta animurekin yarraikico direla berer fidatuco dezten funccione edo eguinbide, bai herrietacoer, bai Erresumacoer. Cin hau eguin nahico ez dutenac indigno içanen dira, edo ez dute merechituco ez berceren hautatcea, ez berec hautatuiac içaitea.

        Cin hunen eguiteco moldea botça altchatuz Presidentac iracurtu ondoan, herritar bakhotcha yoanen da haren aintcinera, eta erranen du bessoa altchatcen duïelaric: hitz emaiten dut eta cin eguiten dut. Cin hau hula eguinen da, bai cantoinetaco, bai herrietaco Bilçarretan.

        III. Supleant edo Lekhutaco lehen hautatuia içan datekena, lehena içanen da ordainçat deithuia: hunen ondotic bigarrena, eta hola aintcina.

        IV. Mera edo Auço-apheçarekin herrico carguietara altchatuiac içanen direnec, ez dute içanen Erresuma gucian herrico Cargu-dunen edo Oficialen icena baicic.

        V. Departamendu eta Distriketaco administracionec edo gobernamenduiec, bai eta Cin-egotcigoëtaco Membroëc, içanen dute, bachotchac bere eremuietan, ceremonia publico suerte gucietan, lehen urhaxa, bai yusticiaco, bai tropetaco Oficierren edo Cargutan direnen eta gorphutzen gainean.

        VI. Cin-egotci Conxeyluiac, Bureuaren khundiac hartcen dituienian, Conxeyluco Membroetaric cargutara lehenic altchatuia içan cena içanen da buruçagui edo President.

        Presidentgoa hunec ez du iraunen khundiac errendatu artian baicic. Eçic hau eguin den beçain laster, Auço-apheçac hartuco du bere herrenca.

        VII. Yusticiaco Cargu-dunac eta Yuyiac, ala Erregueren Tribunaletacoac, ala Seynorren yusticietacoac, altchatuiac içan ditazke, heldu diren hautamenetan, Cin-egotcigoetaco, Departamenduco eta Distriketaco gobernamendu edo administracionetaco carguietara; bainan yusticiaco Tribunaler emana içanen den molde berrian, Yuye edo yusticiaco Membro guelditcen badira, bortchatuiac içanen dira cargu hetaric batçuien edo bercên hautatcera.

        Huntaz hauxia eta berriz moldatuia guelditcen da Decretaren XIVgarren articulia.

 

 

Berce Decret bat Franciaco Estatu yeneralec Abendoaren 29 emana, Erreguez aprobatuia eta egorria Urtharrilaren 6garrenian.

 

        Iragan ilabetheco eta huntaco Erregueren Letra-patantez edo idekiez, manatuia içan da Cin-egotcigoën gainian emanac içan diren Decreten execucionea, bai eta luçatu gabe heyen publicatcea; bada, publicatu eta çortci egunen buruian executatuco dituzte; eta hortacotz, herri eta hiri bakhotcheco herritar botz-dunac bilduco dira Cin-egotcigoën moldatceco, erran diren Letra-patantez manatuiac diren erreguelen arabera. Bilçar eguinaracico dute beraz Syndikec, Cargu-dun çaharrec edo presentian heyen eguinbidez cargatuiac direnec. Berçalde, manacen deregu yakinaraz deçaucuten hutxic eguin gabe gure aiphatu diren Ordenantçac içan direla executatuiac eta seguituiac.

 

 

Berce Decreta Cin-egotcigoen gainian Urtharrilaren 6 emana.

 

        Nacionearen Bilçar-yeneralac conxideraturic bortchatuia içan bada, herritar botz-dun içaiteco, cembait condicioneren manatcera, behar içan duyela ahal beçambat condicione heyen bethetceco bide erratch bat utci; conxideraturic oraino laneco hirur egunen saria edo balioa, ez dela behar içartu edo neurtu oficio cembaitetan irabazten den yornalaren gainian, çoinac khambia baititazke ainhitz guissaz, bainan bai lur lanetan irabazten diren yornalen gainian.

        1º Decretatu eta manatu du pressentecotçat herritar botz-dun içaiteco fitxatu behar den yornalen saria ez dutela altchatuco hogoi sossez gorago; bizkitartean botz-dun içaiteco eguinen den yornalen fitxacioneac ez du batere, ez goratuco, ez aphalduco languilec çoin bere herrietan irabasten duten yornala.

        2º Decretatcen eta manatcen du ez direla itçulico ahal orai artean eguin diren hautamenetara, laneco egunaren saria goregui altchatuia içan delacotz.

        3º Bilçar-yeneralac decretatcen du pressenteco Decret hau berehala presentatuia içanen dela Erregueri aprobatceco, eta haren Mayestatea othoistuia içanen dela hunen egortceaz lehen bai lehen Erresumaco Cin-egotcigoa gucier.

 

        1º Botz-dun içaiteco ez da necessario egoiten den tokian contribucione directoaren pagatcea; aski da Erresumaren cembait partetan paga dadin.

        2º Izkiribatcen ez dakitenec izkiribaracico dituzte beren botzac billetyarrez, eta ez da errecibituco izkiribatcen dakitenetaric, billetyarren mahai-gainean izkiribatuco dituztenac baicic.

        3º Herrietaco eta cantoinetaco Bilçarretara bilduco direnec, herritar cina eguinen dute bat banazca Presidentaren aintcinean: hunec iracurtuco du formula edo moldea, eta herritarrec erranen dute bakotchac bere aldian: Cin eguiten dut.

        4º Funxen gaineco cergaric edo impossic baicic ez den tokietan, hala nola impos directoric (eç)agutcen ez den lekhuietan, ala impos indirectoetan sarthuiac içan diten, ala berce cembait carguetarat itçuliac, edo berce cer nahi arraçoinez: Decretatuia da imposa berritan erreguelatu artean, herritar guciac botz-dun içanen direla, salbu hirietan oficioric edo huntaçunic batere ez dutenac, eta herrietan, cembait lur ez dutenac edo hamar luisseco aferma bat balio duien cembait etche, etchatier calitatean eukitcen ez dutenac.

        Laur articulu hauc gasseta batetaric atherayac Bilçar-yeneralac eguin ditu, eta, guissa gucien conforme, laster Erreguez aprobatuiac aguertuco dira.

 

 

Bigarren bertsioa

 

FRANCIACO

BILÇARRAREN,

EDO ESTATU GENERALEN

DECRETAC,

Erresuma gucico cargudunen eguiteco maneraren, cargudunen podorearen, eta functionen gaïnean, bere explicationeaz articulu bacotcharen gaïnean seguitua

 

 

Lehembicico Partea.

Cargudunen eguiteco maneraz.

 

        Lehembicico Articulua. Hirietan eta herrietan oraï diren carguac, cer nahiden icenez deïthuac diren, hauzaphez, echevin, consul, edo berce nola nahiden, oraï-danic ezeztatuac dire: Bisquitartean oraï caussitcen diren cargudunec seguituco dituste bere functioneac cargudun berriac icendatuac içan ditecen artio.

 

Explicacionea.

Carguen eguiteco manera, cargudunen podorea, functioneac, nombrea, icenac, guciac hainitz diferentac ciren oraï artio Francian. Hortic heldu ciren embrassu, nahasmendu, eta abusu handiac. Erressuman ordena eta animu berribat emaïtecotz hirietaco eta herrietaco carguetaric hassi behar cen, erressumaco goberna ossoaren lehembicico esquebela beçala direlacotz hirietaco, eta herrietaco carguac. Guciac icen baterat podore, authoritate, nombre, functione beretarat ekharcecotz. Lehenic hil eta ezeztatu behar ciren aincinecoac, eta hori eguiten du arroçoinequin artuculu hunec.

 

        2. Art. Oraico cargudunen ordainac icendatuac içanen dire hautuz.

        3. Art. Orobat ezeztatuac dire carguetarat presentatceco, icendatceco, capituetan aincindari, baïta present içaiteco, plaça, lur, eta etche batçuec citusten Provincia batçuetaco Comandantec, Aphezpicuec edo Archaphezpicuec, eta berec cein nahidenec cein nahiden tutuluz ahal cituzqueten.

 

Bi articulu horien Explicacionea.

Bi articulu hauquien iracurcetic comprenitcen da errechqui cargudunac ezirela gucietan hautuz eguiten. Lekou batçuetan Comandantec, Aphezpicu eta Archaphespicuec, baita Seignor eta etche batçuec harrapatu çuten cargudunen eguiteco; edo berec hautatcen çuten nombre batetic eraguiteco çucena. Berce batçuec bilkhuetan ainçindari, edo present içaitecoa. Naussitassunaren, eta creditaren abussu horiec guciac phorroscatcen dituste bi articulu hauquiec manatcen dutelaric hemendic aincinat cargudunac içanen direla hautatuac habitanten boz libros. Halaco maneraz non handiec eta aberaxec beçanbat indar içanen baïtute hautu hortan chumiec, pobriec eta flacuec. Possible içan balitz guehiago ere behar çuqueten deuz guti denaz gueroz hain danyerossic nola handien eta aberatxen naussitassuna.

 

        4. Art. Gucietaco cargudunen aincindaria deïthuco da hauzapheça.

        5. Art. Hirietaco eta herrietaco habitant boz dun guciec parte har deçaquete cargudunen hautuan edo icendacionean.

 

Explicacionea.

Articulu hunen gaineco explicacioneac hainintz dire importantac. Habitant boz dunez mintço denaz gueroz articulu hau, yaquin behar da cein habitant suertec duten boza, eta ceinec ez.

Bozaren içaiteco lehembicico condicionea da Francez içaitea sortcez, edo Francez bilhacatua.

Bigarrena hogoi eta bortz urthe eguinac içaitea.

Hirurgarrena icendacioneac eguiten diren lekhuan egoitza eguina içaitea urthe hartan bederen.

Laugarrena impositione directoetan hirur libera pagatcea.

Bortzgarrena ez içatea soldataco sehi.

Legue berec boza khencen diote banquerot eta cedeben eguineï; hala nola bere aiten çorrac pagutu gabe, hequien primançatic progotchatu diren haurreï, bere partea bederen çor hetaric pagatu gabe, non ez diren haur hec bere aitac hil baino lehen ezconduac.

Guciec comprenitcen dugu har emanetan leyaltassunaren conserbatceco, edo hobequi erraïteco aspalditic hain flacatua den leyaltassun horren bihurarasteco eguina dela articulu-hau. Ochala ahelqueria horrec erreussi baleça.

 

        6. Art. Lau miletaraïno baicen habitantac ez diren lekhuetan ez da içanen bilcuya choil bat baïcen; çortci miletan bia; hamabitan hirur; eta handic aincinat naurri berean.

 

Explicacionea.

Lau miletarainoco habitanten nombrean sartcen dire emastequiac, eta haurrac, eta nombre horrec ez du emanen, seï ehun eta berrogoi eta hamar boz dunen ingurua baïcen. Nahidu articulu hunec içan dadin hambat bilkhuya, cembat ere içanen beita lau miletaco habitant emastequi eta haur.

 

        7. Art. Bilkhuac ez dire eguinen, officiaca, professioneca, edo gorphuzca, baïnan quartierca.

 

Explicacionea.

Asco letchutan bilkuac eguiten citusten oficio edo estatu beretaco yendiec. Hori dela causa orobat seguitcea adi ceçaqueten lau mila membro citusten oficio edo estatuec, eta hori da articulu hunec debekatcen duena. Contrarac nahi du oficio eta estatu gucietaco habitantez eguin ditecen bilkhuac, lau mila baino guihiago den lekhuetan bilcen direlaric quartierca. Lehembicico artha cargudunena lau mila habitant baïno guihiago den lekhuetan behar da beraz içan, cembatere lau milaco baita eta hambat bilkhua quartierca eguitea.

 

        8. Art. Cargudunac eguin baïno çortci egun lehenago bildua içanen dire oraïco cargudunez habitant boz dunac, abissatuz nahiz afichaz, nahiz Elicetaco pronetaric. Eta bilkua lehembicico hori eguinen da habitant gaï baten presentcian, ceina cargudunec cargatuco baïtute explicatceaz habitantei bilkhuaren suyeta.

 

Explicacionea.

Lehembicico bilkhua hori destinatua da habitant boz-dunen instruitceco aincinetic cer maneraz beharco ditusten eguin icendacioneac. Important içanen da beraz cargudunec hauta deçaten explicacione horian chehequi emateco gai den habitant suertea.

 

        9. Art. Hiri eta herri beretaco bilkua guciac seinalatuac içanen diren egun eta oren beretan.

 

Explicacionea

Articulu hau eguina da lau mila habitant baino guihiago den leckuetaco, ecen bercietan ez da behar bilkua choil bat baïcen.

 

        10. Art. Bilkua eguin den pontutic icen datuco da President, edo aïncindari bat; baïta Secretario bat. Boz guihien içanen dutenac içanen dire President edo aïncindari eta Secretario. Iceindacione horiec eguinen dire billetez, cein billet idequiac, eta hetaco bozac bilduac içanen baïtire bilkhuaco hirur habitant çaharrenez.

 

Explicacionea

Aincindari bat arrimuaren, ordenaren atchiquitceco eta secretario bat scribatceco necessario dire bilkua gucietan. Berce icendacione batçuetan bozen erdiac eta bat guehiago behar diren arren, huntan asqui da bozic guehiena içaïtea. Arroçoinequin bozac cazu huntan eta bercietan emanarasten dire billetez eta scribuz. Molde hortan nehorc ez daquielacotz norc nor icendatcen duen icendacioneac libroquiago eguiten dire.

 

        11. Art. Guero icendatuco dire orobat scribus eta billetez hirur seguidaco icendacionetaco billeten idiquitçaile eta declaratçaile, ceinac içanen beïtira boz guehien dutenac, eta icendacione huntaco billetac idequico eta declaratuco dituste compaïniaco hirur çaharrenec.

 

Explicacionea

Lehembicico bilkua-hunen ondocoetan eguin behar dire cargudunac. Hauc libroqui beçain fidelqui eguitia-gatic, behar dire berechi hirur billet idequitçaile eta declaratçaile. Hirur hauquien hauta iduri baino importantagoa da, cargudunen formacione gucia hauquien fidelitate choillian datzanaz hueroz. Hauc hirurac billet choil batez eguin behar dira bere, billetean habitant bacotcheac hautatuco dituyen hiruren icenac emanez.

 

        12. Art. Cargudun içaiteco condicione necessarioac Departimenduetaco, eta Distric-etaco membro içaitecoac beçalacoac dire. Bisquitartean ecin içanen dire leku bereco carguetan denbora berean aïta-semeac, aïtaguin-arreba suhiac, coinatac, eta ossaba ilobac.

 

Explicacionea

Bozaren içaïteco necessario direla aïncinean erran ditugun condicionen gainetic behar dire cargutan içaïteco berce condicione batçuc, lehembicicoric herrico membro içaïtea. Bigarrenecoric hamar liberetarainoco impos directoa pagatcea. Hirurgarrenecoric ez juye, ez impositionen biltçaile içaitea. Bainan hetaz satisfatuac badire, eta behar diren condicioneac baldin baïtuste, aincineco cargudunac hauta detzaquete habitantec.

 

        13. Art. Cargudunac beçala notabliac ere behar dire herrico habitant condicione beretacoac.

        14. Art. Juyetassunic ocupatcen duenic ecin diteque herrietaco carguetan, dembora berean.

        15. Art. Impos indirectoen errecibitçaileac, impos suerte horiec dirauteno ecin ditesque carguetan.

 

Hirur articulu hauc aincinean explicatu ditugu.

 

        16. Art. Hauzapheçac eguïnen dira boz major absolutuaz. Lehenbicico aldiac emaiten ez badu majoritate absolitua, eguinen da bi-garren itzuli bat. Baldin bi-garren itzuliac ere emaiten ez badu, eguinen da hirurgarren bat. Bainan hirurgarren aldi huntan icendacionea, edo hauta ez da eguinen bi guihien boz ancinecoetan içan duten suyeten artean baïcen. Finian bi hauquien artean bozac higoal guerthatcen badira, bietaric çaharrena berecico da.

 

Explicacionea.

Hemen guardia eguin behar da cargudun gucietaric Hauzaphez choila dela bereciqui eta majoritate absolutuz eguin behardena. Erran nahi baita aldi huntaco billetec ez dutela ekharri behar berre icenic Hauzaphesçat bacotchac desiratcen duena baïcen, eta Hauzapheçarentçat necessario direla bozen erdiac eta bat guehiago. Berce cargudun guciac eguin daïtesque billet choil batian gucien icenac emanez eta hauquinzat ez da necessario içaïtea bozen erdia eta bat guehiago, bainan choilqui bozetaric guehiena.

 

        17. Art. Berce cargudunen icendacionea eguinen da icen doblez.

 

Explicacionea.

Erran nahi yadanic chehatu dugun beçala Hauzaphezas berce cargudun gucien icenac eman ditezquela billet berean.

 

        18. Art. Bilkhua bat baino guihiago behar den hiri eta herrietan, bilkhua horiec beiratuac içanen dira, bilkhua ossoaren eta comunaren parte batçuc beçala.

        19. Art. Halacotz bilkhua particular bacotchac helduco du hirico edo herrico etcherat icendacionien condua, cein condutan marcatua içanen baita habitant bacotchac cembat boz içan duen, eta condu particular horien gucien condu finala gucien araberacoa atheratua içanen da herrico edo hirico-etchean.

        20. Art. Bilkhua bacotchac egor deçaque herrico edo hirico-etcherat Commissario bat present içaiteco condu finalaren atheratcean.

        21. Art. Bozen erdiac eta bat guehiago içanen ditustenac icendatuac daïtesque.

        Cargudun beharden becembat habitantec içaiten ez badute bozen erdiac eta bat guehiago, bigarren icendacione bat eguinen da manera berean, eta bigarren aldi huntan lehembicicoan beçala bozen erdiac eta bat guehiago içaten ditustenac icendatuac daïtesque.

        Finian bigarren aldi hunec ematen ez badu cargudunic asqui, hirurgarren icendacione bat eguinen da, eta hirurgarren aldi huntan boz guehien duena içanen da cargudun consideratu gabe badituen ala ez bozen erdiac eta bat guihiago.

        22. Art. Aincineco cargudunec declaratuco dute cein habitant bozec eguin duten cargudun.

        23. Art. Bilkhua bat baino guihiago beharden lekhuetan, bilkhua gucietaco condu finala atheraco da hirico, edo herrico etchean ahalic fitiena; halaco maneras non berce icendacioneric behar balitz egun beretic, edo berantenaz bilzaraz memetic eguin leïtecen.

 

Azqueneco seï articulu hauc berenaz haïn clarac dire non explicacioneric gabe aïse comprenitcen baitire, aincineco explicacionien medioz. Jaquiteco da choilqui urhatza içanen dutela boz guihiena içan dutenec, eta higoalitatean çaharrenec.

 

        24. Art. Icendacioneac eguinez gueros habitant boz dunac ecin egonen dire bilduac, ez eta berris bilduco non ez den herrico-conseïllu azpian explicatuco denaren manuz. Baïnan bilkhua hori herrico conseilluac ecin errefusatuco du baldin galdetua bada. Sei-garren habitanten parteaz lau milla baïno gutiago den lekhuetan, eta ehun eta berrogoï eta hamarrez bercietan.

 

Explicacionea.

Bilkhuaco President edo ainsindariac declaratuco du icendacioneac akhabatu direnean bilkhua urratua dela. Gueroz guero bilkhuaren objeta ahitua delacotz ecin guihago bilduac egonen dire habitantac; ez eta ere berriz bilduco. Ordena onac, eta tranquiliteac hori galdetcen dute. Bainan hala hala libertateac galdetcen duelacotz habitantec içan deçaten bethi bere errencuren adiarasteco moyena, articulu hunec esplicatcen duen habitant nombreac bilkhua berri bat galdetcen duenean, ecin errefusatuco cayote horra libertatea eta ordena ona elkharrequin compunduac.

 

 

Bi-garren partea

Cargudunen nombreaz, eta carguen iraupenaz.

 

        25. Art. Bortz ehun habitant baïcen ez den lekhuetan içanen dire hirur cargudun, hauzapheça nombre hortan sartcen delaric.

        Bortz ehunetaric hirur milletaraïno den lekhuetan içanen dire seï hauzapheçarequin.

        Hirur milletaric hamar milletaraïno den lekhuetan bederatci.

        Hamarretaric hogoi eta bortz milletaraïno den lekhuetan hamabi.

        Hogoi eta bortz milletaric berrogoi eta hamar milletaraïno den lekhuetan hamabortz.

        Berrogoi eta hamarretaric ehun milletaraïno hemeçortci.

        Ehun milletaric goïti hogoi eta bat.

        Parisco hirico habitanten nombrea haïnitz handia delacotz Assemblada generalac emanen dio erreguelamendu bercei bat, neurri eta principio beren gaïnean formatua.

 

Explicacionea.

Habitanten nombrearen arabera hirietaco eta herrietaco eguitecoac emendatcen direlacotz proportione berean heyen gobernatçaileac emendatcea combeni cen. Articulu hunec suposatcen dituen habitanten nombre diferentetan sartcen dire emastequiac eta haurrac.

 

        26. Art. Cargudunen corphuz gucietan içanen da Procuradore bat, boziq gabe, ceina cargatua içanen baïta herrico intressen sustengatceaz eta eguitecoen seguitceaz.

        27. Art. Hamar milla habitant baino guihiago den lekhuetan içanen da, Procuradore hortaz berce alde, horren plaçaco bat, ceinac horren faltan horren functioneac betheco baïtitu.

 

Bi Articuluen Explicacionea.

Cargudunec guidatu, eta deliberatu behar dituste eguitecoac, bainan nahiz cargudunen demboraren menayatceco, nahiz functione ohorescoetan hequin itchiquitceco, ez du nahi articulu hunec eguitecoen seguidaz mela ditecen. Hortaco icendarasten du Procuradore bat.

 

28. Art. Procuradore hori icendatua içanen da billetez eta boz absolituz hamassei garren articuluac gaïn huntan hauzapheçaren icendatceco manatcen duen manera berean.

        29. Art. Procuradore horren plaçacoa, bat beharden lekhuetan, icendatua içanen da manera berean.

 

Bi Articulu hauquien Explicacionea.

Boz absolituz icendatcea erran nahi da hauzapheças questione hamassei-garren articuluan erran dugun beçala, bozen erdia eta bat guihiago içaïtea. Boz horiec içan artio hirur aldis behar da icendacionea eguin, azqueneco aldian boz guihiena içan dutenen artian; eta azqueneco aldian bozac higoal guerthatcen balire çaharrenac eremanen du.

 

        30. Art. Habitant boz dunec icendatuco dituste billet choil batean Notableac, ceinac nombrea içanen beita cargudunenen doblia, eta icendacione huntan boz guehien içanen dutenac içanen dire Notable.

 

Explicacionea.

Notablien icendacionean ez da necessario bozen erdia eta bat guehiago, Hauzapheçarentçat, eta Procuradorearentçat beçala; asquico da bozic guihiena içaitea. Berce alde cembat ere Notable bhear baïta eta haimberce suyeten icena billet berean eman behar da, Notabliac ez direlacotz bat banasqua eguin, baïnan colpez.

 

        31. Art. Notable horiec herrico cargudunequin içanen dire herrico conseillua, eta ez dire deithuac içanen eguiteco importantetan baïcen beherago explicatuco den beçala.

        32. Art. Cargudunen corphuz bacotchean içanen da Greffier-Secretario bat, conseillu generalaz icendatua, ceinac yuramentu eguinen fidelqui bere eguinbideac betheco tuela; eta aldatua içan daïteque conseïllu generaleco boz mayorari conbeni iduritcen çayonean.

        33. Art. Conseillu general berac icenda deçaque orobat Tresorier bat, circonstancien arabera precautioneac hartus herrico funtzen seguramenduarentçat. Tresorier hori ere alda diteque Greffier-Secrearioa beçala.

 

Explicacionea.

Nola Grefieraren eta Tresorieraren conduitaren lekhuco egun gucietacoac cargudunac eta conseïllua baïtire, natural da horiec yuye utztea, aldatu, ala guelditu behar diren.

 

        34. Art. Hirur cargudun baino guihiago den lekhuetan, corphutza partituco da bi parte, ceinetaric bat içanen beita conseillua eta bercea bureua.

        35. Art. Bureu hori formatua içanen da cargudunen herenaz, hauzapheça sartcen delaric heren hortan bethi, berce bi herenec eguinen dute conseïllua.

 

Explicacionea.

Gaucetan eta gorphutzetan ordena eta arrimuaren beguiratceco molderic segurena da lanen eta functionen partitcea. Hortaracotz articulu hunec partitcen du cargudunen gorphutza bi parte. Bat deitcen da conseillua eta bercea Bureua. Parte horietaric bacotcharen lanac, podoreac, eta functioneac beherago explicatuco dire.

 

        36. Art. Urthe bacotchean burueco membroac içanen dire hautatuac cargudunez, eta bi-garren urthe batetacotz bi-garren aldian icenda ditesque.

        37. Art. Bureua cargatua içanen da deliberacionec galdetcen duten execucioneaz, eta gobernu choillaz. Hirur cargudun baïcen behar ez den lekhuetan Hauzaphez choilla içanen da cargatua execucioneaz.

        38. Art. Bederen illabetean behin bilduco da conseillua. Bureuac conduric duenean conseilluaren lehembicico lana içanen da hequin erreguelatcea eta arrestatcea. Contu arrasta hori eguin ondoan bureueco membroec hartuco dute plaça, eta içanen boza conseilluco membroequin.

        39. Art. Conseilluac errecebitu beharduen buruearen condu particular hortaz campo, berce cargudenen functionieï darraizcoten deliberacione gucietaco yuntatuco dire conseillua eta bureua.

        40. Art. Conseilluco membroen bi herenen presencia bederen necessario içanen da bureueco contuen errecebitceco; eta berce deliberacione gucietaco cargudun gucien, eta bat guihiagorena.

        41. Art. Hogoi eta bortz milla arima baino guihiago den lekhuetan cargudunen gorphutza parti daïteque parte guihiagotan, eguitecoen nombrea eta diferencia dela causa.

 

Explicacionea.

Urrunago goan gabe yaquin beharda Hauzapheça içanen dela bethi bilkuetaco aincinguidaria. Yaquin behar da orobat Procuradoreac eta harren plaçacoac ez duten arren bozic, mintza ditesquela, eta aditu behardirela. Batec eta berceac içanen dute plaça bereci bat. Bainan Procuradorearen plaçaco ecin mintzatuco da Procuradorea present denean. Choilqui badaïteque present. Yaquin beharda finean cargudunen herrenca içanen dela boz arauca; erran nahi da boz guihien içan dutenac lehenic, eta Huzapheça present ez denian bercetaric lehembicicoa içanen dela aïncin-guidari.

 

        42. Art. Cargudunac eta Notabliac icendatuac içanen dire bi urtherentçat, eta erdisca aldatuac urthe bacotchian sorthiac manatuco du cein beharco diren athera lehembicico icendacionearen ondocoan. Cargudunen nombrea pareca caussitcen ez-denean, aldatuco dire batien bat guihiago, eta bercean bat gutiago.

        43. Art. Hauzapheça egonen da carguan bi urthe, berriz icenda daiteque bi urtherentçat. Bainan handic goïti cein ez baïta berriz icendatuco berce bi urtheren ondoan baïcen.

        44. Art. Herrico Procuradoreac eta harren plaçacoac egonen dire carguan bi urhez eta berriz orobat berce bi urtherentçat badaïtesque icendatuac: Bisquitartean lehembicico icendacionearen seguidan Procuradorearen plaçacoac ez ditu betheco functioneac urthe choil batez baïcen; eta handic ondocoetan aldatuac içanen dire aldi guciez bat edo bercea urthe bacotchian.

        45. Art. Aldatce horitaco bilkuac eguinen dire erressuma gucian Yondoni-Martineren ondoco Igandean cargudunen manuz.

 

Explicacionea.

Nola Hauzapheça bi urtherentçat baïcic ez baïta eguiten hura bera berce bi urtherentçat eguitecotz berriz eta lehembicico aldico manera berean beharco da icendatu.

Procuradorearen eta harren plaçacoaren artean diferencia hau da. Lehembicico aldian ere Procuradorea bera bi urthe egonen da, baïnan harren plaçacoa urthe baten buruan atheratuco. Lehembicico aldi hortaric goïti bietaric bat atheratuco da urthe bacotchean, eta baditesque berriz icendatuac, bainan bi urtherentçat choïlqui.

Finian Hauzapheças campo berce cargudun eta Notablien ordiac aldatuco dire urthe guciez, lehembicico aldian sorthez, eta berce aldietan çaharrenac. Manera hortan lehembicico Yondoni-Martineren ondoco Igandean aldatu behar diren erdieï ez çayote heldu egoïteco carguetan bederatci illabete osso.

Oroïtu behar da hemen cargudun eta Notablen nombrea pare guerthatcen ez den lekhuetan lehembicico aldian bat gutiago behar dela atheratu.

 

        46. Art. Hauzapheçaren, edo Procuradeorearen plaça hutz guerthatcen denean heriotcez, desmetimenduz, edo bercela, habitant boz dunac bilduco dire extraordenarioqui hautu berri baten eguiteco.

        47. Art. Conseïlluco membro bat hilcen, edo desmetitcen bada, khencen edo bere functionetan trabatcen, edo oraïno bureuerat passatcen, çucenez harren plaça hartuco du harrec falta çuen dembora berarentcat, boz guihien içan duen Notabliac.

        48. Art. Bere carguen exercicioa hassi gabe Hauzapheçac, berce cargudunec, Procuradoreac eta hunen plaçacoac, baldin bada, yuramentu eguinen dute bere ahal guciaz beguiratuco dutela erressumaco Constitutionea, leyal içanen direla Nationearen, Leguearen, eta Erregueren alderat, eta ungui betheco ditustela bere eguinbideac. Yuramentu hori eguinen da lehembicico aldian habitanten bilkhuyan, eta berce aldietan cargudunen aïncinean.

 

Explicacionea.

Dembora bethe gabe cer nahiden casuz hutz guerthatuco den plaça Hauzapheçarena, Procuradorearena, edo hunen ondocoarena balin bada, boz dun habitantec bilduric icendatu behardute. Conseïlluco membro batena bada, icendacione, ez bilkua beharric ez da, boz guihien içan duen Notablea harren plaçarat igaïten da; eta Notabliarena bada, hutza badauque lehembicico icendacioneraïno.

 

 

Hirur-garren prrtea.

Cargudunen Functionez

 

        49. Art. Bi functione diferent içanen dituste cargudunec bethececo; batçuc cargudunen gorphutzaren podoreari berenaz tocatcen çaïsconac; eta berceac erressumaco administracione generalari beguiratcen çaïsconac, eta harc cargudunetarat egortcen dituenac.

        50. Art. Cargudunen gorphutzaren beraren functioneac administracionearen beguien eta authoritatearen aspian bethe behar dituenac, dire,

        Hirietaco eta herrietaco ontassunen, eta errenten gobernatcea,

        Cornado publicuetaric pagatu behar diren despendioen erreguelatcea, eta pagatcea,

        Habitanten carga diren lanen guidatcea eta eraguitea,

        Communarenac diren, communaren dirus entretenitcen diren, edo habitanten usaya particularetaco destinatuac diren establimenduen gobernatcea,

        Habitanten goçarastea poliça edo ordena on baten abantaillez, particularqui carriquetaco eta lekhu eta eche publicuetaco garbitassunaz, sasoal-tassunaz, eta tranquilitateaz.

        51. Art. Administracione generalari tocatcen çaiscon functioneac, eta hequin authoritatearen aspian bethetceco cargudunetarat egorriac içan daïtesquenac, dire,

        Contributione directoen partitcea herrico habitanten artean,

        Contributione hequien errecebitcea,

        Departimenduko, edo Distriqueco cutchetarat contribucione horren egortcea,

        Bere eremuetan lan publicuen guidatcea,

        Utilitate publicuarentçat eguinac diren establimenduen guidatcea.

        Ontassun publicuen conserbatceco necessario diren artha, atçartassun, eta mobimenduac,

        Elicetaco, errotor-etchetaco, eta berce erreligionearen serbitçuari daoscon erreberrimendu, erreparacione, eta holaco berce objeten artha, eta aincindaritassuna.

 

Explicacionea.

Bi articulu hauc dakharsqueten functioneac berenas diferentac direlacotz, baïta podore diferenten aspian emanac, haïnitz important da cargudunec ungui comprenitcea bi functione suerte horien artean den diferencia. Functione horietaric bacotcharen mugarrien barnean egonez, podore batec bertcea ez hunquituz hobequienic phrogatuco dute cargudunec constitucioneari ekhartcen dioten estacamendua, eta serbitçu publicuarentçat duten kharra. Constitucione ossoari ez daquioque ekhar colpe caltecorragoric, functione diferentac nahastecatus, horiec gobernatcen ditusten podorec elkharrequin beharduten accordua destruitcea baïno.

Cargudunec aïse comprenituco dute berrogoï eta hameca-garren articulu huntan chehatuac diren functionean Natione ossoari tocatcen çaiscolacotz hequin podore particularras goragocoac direla. Ecin beraz cargudun beçala bethe detzaquetela functione suerte horiec, baïnan administracione generalas cargatuac direlacotz. Hori dela Departimenduetaco eta Distriquetaco authoritateari sumetituac egon behar direla articulu horrec ekharcen dituen functionetan.

Ez da hola berrogoi eta hamar-garren articuluaz explicatuac diren functionez. Hauc herria particularrian intressatcen dutelacotz, cargudunen beren authoritatearen aspian bethe beharrac dire. Beraz hautan bere suhurtciac ematen dioten beçala comporta ditesque eta delibera deçaquete. Choilqui administracionearen beguien eta aincindaritassunaren aspian dira constitutionearen arabera; eta arraçoinequin, ceren Natione ossoac intres eguiten baïtu herri particularrac ungui gobernatuac içan deïtecen; fidatua çayon podoreas nihorc abusuric eguin ez-deçan; eta bacochac içan deçan bidea idequia eguin daquiosquen injusticien contra bere pleinten adiarasteco.

Lau casutan datza principalqui administracionearen aincindaritassuna cargudunen functione particularren gainean.

Lehembicicoric hequin bureuen contuen verificatcean. Contu horiec errecebitu dituenean herrico conseilluac, egorrico eta sumetituco dire Distriqueco administracioneari. Hunec verificatuco ditu, eta guero egorrico bere abissuarequin Departimenduco administracionerat, ceïnac emanen baïtiote asqueneco arrestamendua.

Bi-garrenecoric importancia berrogoï eta hamalau-garren articuluan explicatuac diren beçalacoen gaïneco deliberacionien authorisamenduan. Deliberacione suerte horiec ecin executatuco dire Departimenduco administracionearen authorisamendua gabe, ceïnaren emateco beharco baïta lehenic Distriqueco abissua.

Hirurgarrenecoric cembeit habitant particularrec pleinta eguiten duenean herrico cembeit deliberacionen contra, orobat, aïncinetic Distriqueco abissua harturic, Departimenduac yuyatuco du pleinta.

Laugarrenecoric bere particularrescoaz campo habitant batec eguiten duenean denonciacione bat cargudunen contra guisa berean hartuco da Distriqueco abissua, eta guero Departimenduco administracioneari apropos baiçayo, denonciacione hori egorrico yuye ordinarioetarat.

 

        52. Art. Bere functione gucien eguiteco necessario diren lagumtza eta indar gucien galdeguiteco çucena içanen dute cargudunec, nahiz Guarda Nacionaleï, nahiz berce tropa eta indarreï, chehequiago explicatuco den beçala.

        53. Art. Herrietaco carguac, eta guardia nationalecoac beran ecin betheco dituste Hauzaphecec, berce cargudunec, ez eta Procuradoreac eta hunen ordaïnac.

        54. Art. Carguetaco gorphuz-ossoa eta Notabliac bilduco dire cargudunec combeni caussitcen duten aldi guciez; gucien bilcetic ecin dispensatuco da questione denean deliberatceaz funtzen salciaz edo erosteas; lekhuetaco dispendioençat impos edo cotiza extraordenarioric eguiteaz; prestamuz harciaz; lanic entreprenitçeaz, salpenen, errecobramenduen, edo pagamenduen empleguaz; hauciric nihori eguiteaz, edo sustengatceaz hauciaren, eta çucenaren funtza disputatua denean.

        55. Art. Cargudunac sumettituac içanen dire Distriquetaco eta Departimenduetaco administacioneï, administracione generaletic heldu çaiscoten functione gucietan.

        56. Art. Bere particularreco functionen gainean deliberatcen dutenean berroï-eta hamalau-garren articuluac chehatcen dituen objeten gaïnean gorphuz ossos eta Notabliequin, hequin deliberacionea ecin executatuco da Departimenduaz approbatua içan gabe Distriqueco abissuaren gaïnean.

 

Explicacionea.

Berrogoï eta hamalau-garren articluac explicatcen tuen objeta cargudunen podoreari tocatcen diren arren, haïn dire importentac non galdeguiten baïtute gorphutz ossoan, eta Notabliequin deliberatuac içaïtea. Ez da hori asqui. Galdeguiten dute oraïno Distriquetaco abissua eta Departimendutaco aprobacionea. Halaco maneraz non conditione horiec bethececo faltan deliberacioneac indarric gabeac bailitesque, ecin executatuac, eta cargudunen hirriscutan.

 

        57. Art. Cargudunen arteco buruearen contuac errecebituac içan ondoan herrico conseilluaz, verificatuac içanen dire Distriqueco administracioneaz, guero finian arrestatuac Departimenduco administracioneaz, Distriqueco abissuaren gainean.

        58. Art. Lau milla habitant baïno guihiago den lekhuetan, contuac urthe guciez içanen dire imprimatuac errecetan, eta despendioan.

        59. Art. Herri gucietan habitant boz dun guciec, batere berechi gabe, har deçaquete communicacione grefan, despendioric gabe, bainan aldaratu gabe, contuez, eta contuetaco phecez, hala nola deliberacionez.

        60. Art. Habitant cembeitec uste badu presunalqui colpatua dela cargudunen eguin, edo eguitate ceimbeitez, ekhar deçaque pleinta Departimendurat, ceinac justicia errendatuco baitu Distriquas gauçac verificaraci ondoan.

        61. Art. Habitant bozdun eguin eta sina deçaque pleinta eta denonciacionea cargudunec bere administracionean eguin ditustela usteco duen faltes eta gaïsquiez; baïnan pleinta edo denonciacione hura justiciarat ekharri baïno lehen, parte eguinen dio Departimenduari, ceïnac hartu ondoan Districaren abissua, egorrico baïtu, hala iduritcen baçayo, justicia eta tribunal ordenarioetarat.

        62. Art. Habitant boz dun guciec badute çucena elkarrequin bilcecoa baquezqui, eta errepausqui bere galdien formatceco nahiz cargudunetarat, nahiz Distric eta Departimenduetarat, nahiz Franciaco Bilçarrerat, nahiz Erregueren ganat; baïnan harmaric gabe, eta abissu emaïten diotelaric carguduneï cein demboraz, eta cein lekhutan bildu gogo diren, eta ez dutelaric egorcen bere galdiequin hamar habitant baïno guihiago.

 

Explicacionea.

Asqueneco sei articulu hauc asqui clarac dire berenaz hargatic on da oraino ere erreflexione batçuen erreberritcea. Hogoi eta hamabortz-garren articuluaren gainean yaquin behar da, gorphutz ossoaren herenaz formatuco den burueac behar dituela executatu gorphutz ossoac harcen dituen deliberacioneac. Hortic helduda ere buruea obligatua içaitea contuen errendatcerat, ceren erreceta eta dispendioa, executatçailliari baitarraizco.

Yaquin behar da guero contu horiec bureuac errendatu behar dioscala Distriqueco assambladari. Hunec eman beharduela bere abissua, eta arrasta finala abissu-horren gainean behardela ethorri Departimendutic.

Hirur cargudun baino guihiago ez den lekhuetan Hauzaphez choillac eguinen tu bureuaren functioneac; erran bahi da executatuco deliberacioneac. Hala hala harri içanen çayo contuen errendatcea.

Bureueco membroac cargudunen gorphutz ossoac beharco tu icendatu, eta aldatu beharco dire. Urthe guciez, baina bi-garren urthe batentzat berriz icenda ditesque.

Hogoi eta bortz milla habitant baino guihiago den lekhuetan heldu baita cargudun-hainitz, parti ditesque cargudunac bilkhua chumetan, maneraz non lana ere partitua guerthatuco baita. Bainan bilkua chume horiec ez baitire içanen gorphutz ossoaren parte edo membroac baicen, ecin deussic eguinen duten gorphutz ossoaren deliberacionearen arabera baicen.

 

        Hau da mementoa erressuma gucico habitantac deïtzen dituena Berratzapen generalaren fundamenten paussatcerat hirietaco eta herrietaco carguetan. Constitucionearen lehembicico früitu hori biltzean, preparatuco dituste Departimenduco, eta Distriquetaco bilkhuen formacionea, ceina fite eguinen baïta. Nationeac eçagutuco du Deputatuac bereciqui occupatu direla herritar çucenen, icendatçaillen higoalitatearen, hauten edo icendacionien libertatearen eta çucentassunaren, eta placetaco, eta functionetaco seguidaren seguratceaz, fundament horien gaïnean paussatuac direlacotz libertatea, eta higolitatea. Guciec sentituco dute abantail precioz horiez ecin goça daïtesquela erressumaco Legueac non ez ditusten executatcen baque eta herriyen amodio handi-batequin. Hiri eta herrietaric Franciaco Bilçarrerat haïn hunqui-garriqui ethorri diren sentimendu horiec dire libertatearen balioa eçagutzen dituen, eta hartas goçatcea mereci duen Populu on eta arroçoïnable baten sentimenduac, ceïnen ondoan esfortic gaïtzenac eguinac baïtitusque. Ez çayo beraz guelditcen oraï Populu horri gucien-eta bacotcharen çorionaren seguratceco akabatcen baïcen bathassun eta animorequin Nationearen Errepresentantec, eta Erreguec intentione beretan ordenatcen dituen lehembicico cimenduco lan hauc.

 

 

Non: Franciaco Bilçarraren, edo Estatu Generalen Decretac, Erresuma gucico cargudunen eguiteco maneraren, cargudunen podorearen, eta functionen gaïnean, bere explicationeaz articulu bacotcharen gaïnean seguitua, Aquicen, G.R. Lecrecq, 1790.

        IMBERT, M.: Decreta Nacioneac bilduric emana cinegotcigoen formatceco moldearen gaïnian; çoinaren articulier iratchiki baitiote beren esplicacionea, Biltçarre-yeneralac eman duien instruccionearen arabera, Bayonan, P. Fauvet-en Imprimerian eguina, 1790.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa