www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

X. KAPITULUA

 

Zeiñ on den Jainkoaren maitatzea, eta munduaren mezprezatzea.

 

ARIMAK

        1. Ez naiz ixillik egonen atrebituko natzaio berriz ere mintzatzerat ene Jainkoari, ene iabeari, ene erregeari, zeiña baitago zerurik gorenean.

        Oi ala zuk ontasun, eta gozotasun handia gorde baituzu zure beldur direnentzat o ene Jainkoa!

        Baiñan zenbatez zare eztiago, eta gozoago zu maitatzen zaituztenentzat, eta bere bihotz guziez zerbitzatzen zaituztenentzat.

        Egiaz nihor ezta gai esplikatzeko zuk zure maitatzailleei kontenplazionean ematen diotzotzuten atsegiñak.

        Nintzen biño lehenago eman darozkidatzu zure amudioaren seiñale handiak, zeren ezteusetik athera bainauzu ni egiteko, eta formatzeko: gero zureganik hastandu naizenean ene errebelamendutik erakharri nauzu zure zerbitzatzeko; eta zenbat higuiñgarria banaiz ere manatu darotazu maita zaitzadala.

 

        2. O amudiozko ithurburu eternala, zer erranen dut zutaz, nola zu ahantz zaitzaket, nitaz orhoitu zarenaz geroztik galdua nindabillanean?

        Ni zure zerbitzaria bethe nauzu miserikordiaz, graziez, eta samurtasunez, ez solamente merezitu baiño gehiago; baiñan oraiño esparantza guziez gorago.

        Hanbat ontasunen orde zer bihurtuko darotzut ene Jainkoa?

        Ezen ezta guziei egiten diozuten dohaiña munduari ukho egitea, eta guziak utzirik relijioneko bizitzean sartzea.

        Gauza handia da bada nik zu zerbiztatzea, kreatura guziak hortara obligatu direnaz geroztik?

        Ez ezta handia, aitzitik handi eta miragarri dena zuk ni zenbat guti gaia, eta dohakabea banaiz ere hartzen bainauzu zure zerbitzaritzat, eta ematen bainauzu zure adiskideen nonbrean.

 

        3. Nik dudan guzia zurea da, nik zu zerbitzatzea ere zuk niri egiten darotazun dohaiñ bat da.

        Baiñan zer egiten darotzut? Hobeki erran diteke zuk ni zerbitzatzen nauzula, ezen ez nik zu.

        Horra non zerua, eta lurra kreatu tutzun gizonaren zerbitzukotz, konplitzen tuzte arthozki zuk gure progotxukotz eman diotzotzuten manuak.

        Eta hori gauza gutia balitz egiñ ditutzu aingeruak gizonen zaiñ, eta defendatzaille izateko.

        Baiñan fagore horiek guziak ixitzen dituena da zrorri beheratu baitzare gizonaren zerbizteraiño, eta agindu baitiozu emanen zaizkola zure lorian.

 

        4. Millaka ontasuenn orde zer bihurtuko darotzut?

        Oxala ene biziko egunetan zerbitza ahal bazintzat!

        Helaz, egun batez bederen digneki zerbitza bazintzak!

        Ezen zuk ditutzu merezi zerbitzu guziak ohore, eta loria guziak.

        Zu zare ene nausi egiazkoa, eta ni zure zerbitzaria, zerbitzatu behar zaitut ene indar guziez, eta laudatu behin-ere unhatu gabe. Hori nahi dut, hori da ene gutizia, konpli zazu othoi ene ahal eskasa.

 

        5. Ohorerik, eta loriarik handiena balinba zure zerbitzatzea da, eta zure amoreagatik gauza guziak arbuiatzea.

        Ezen zure graziez betheko tutzu zure zerbitzuan bihotz onez ematen diren guziak.

        Zuregatik munduko atsegiñ banoak uzten dituztenek izanen tuzte espiritu sainduaren konsolazione gozoak; eta munduko arthak utzirik zure loriagatik bizitze hertsiari lotzen zaizkonak bihotzeko libertateaz gozatuko dire.

 

        6. Oi gathibutasun ezti eta maitagarria! zeiñak ardiesten baitio arimari libertatea, eta saindutasuna.

        O relijioneko bizitze saindua, zeiñak egiten baitu gizona aingeruen berdiñ, Jainkoarenzat maitagarri, eta giristiño guzientzat xoragarri.

        O esklabotasun eziñ aski desira, eta bilha daitekena haren bidez irabazten dugunaz geroztik ontasun guzien gaiñeko ontasuna, eta bethi iraunen duen bozkarioa.

 

aurrekoa hurrengoa