www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

AINGERUEN OHORETAN
IAUNDONI MIKELEKOTZ

 

O aingeru, Iainkoaren

ezkutari maiteak,

entzun etzatzue, othoi,

gure kopla aireak.

 

Zeruetako nabean

batailla eman zenean,

zuek aurkhitu zineten

Iaunaren faborean.

 

Luzifer ostikaturik

bere iarraitunekin,

zuek gelditu zineten

garai guztiarekin.

 

Iaunak arramuz zintuzten

khoroatu buruan.

zeren aurkhitu zineten

haren alde guduan.

 

Begitartea orduan

zerotzuen agertu,

bere grazia sainduan

orduan eskoratu.

 

Geroztik tutzue haren

egiten beharkiak,

geroztik konplitzen haren

enbaxada guztiak.

 

Zuek dituztue mundu

eder hunen karguak,

zuek itzultzen ordena

eder batez zeruak.

 

Zuek dadukatzue lau

elementak eskutik,

batak berzea athera

gabe bere lekhutik.

 

Zuek ditutzue haize

muthiriak ematzen,

itzeak eta marea

zuek neurriz egiten.

 

Zuek gidatzen tutzue

hedoi eta lainhoak,

zuek aldaratzen aire

gure kaltetakoak.

 

Lurreko fruituak zuek

ditutzue guardatzen,

bere mugetan uriez

eta ihintzez freskatzen.

 

Zuek duzue ardura

larrabre guztiena,

baina beregainki gizon

phenez bethearena.

 

Zuek zaituztegu guarda

geure saihetsekoak,

zuek Iaunaren aldera

geure arartekoak.

 

Gaixtakeriatik zuek

gitutzue hastantzen,

zuek ontasunetara

ahalaz inspiratzen.

 

Gurkin bethi zaudete

bizi garen artean,

purgatoriotan ere

konsolatzen kharrean.

 

Ezkaitutzue kitatzen

behin ere fiñean,

Iaun onaren aitzinean

presentatu artean.

 

Pizten garenean ere

zerura igateko,

hedoietan gora zuek

gaitutzue gidatuko.

 

Zuen balsan laudatuko

dugu Salbatzaillea,

zuekien iraganen

sekulako mendea.

 

aurrekoa hurrengoa