Mar 22 26

Gurutz Sarasola Lotsatiren poemak

1936ko martxoaren 22an bere burua botata hil zen, 21 urte artean bete gabe zituela, Gurutz Sarasola Lotsati. Urtea zeraman olerkiak El Día eta El Pueblo Vasco-n argitaratzen, eta tarte labur horretan ahots indartsu eta partikular baten jabe zela erakutsi zuen. Garaiak eta gertaerek isildua, ezezaguna erabat, Jon Aranok eta Iñaki Segurolak plazaratu zuten 90eko hamarkadan idazle itsasondoarra, eta Alvaro Rabellik Alberdaniarekin argitaratu zuen, 2003an, haren poema guztien bilduma, Lotsati, ilunpetik argira liburuan.  Armiarman ere bildu genituen  Lotsatiren poemak.

Agenda

Efemerideak

Kritikak