Turista klasea Donostiako Teila fabrikan
Kattalin Miner eta Danele Sarriugarte Turista klasea liburuari buruz solasean arituko dira urtarrilaren 22an (ostirala) 18:00etan Donostiako Egia auzoan dagoen Teila fabrikan.
Neskamearen ipuina Iruñean
Margaret Atwood idazlearen Neskamearen ipuina izango dute solaserako urtarrilaren 22an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendaren irakurle taldean.
Argiantza Ean
Pello Lizarralderen Argiantza nobelari buruz arituko dira berbetan urtarrilaren 22an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Ahardikeriak Tolosan
Marie Darrieussecq idazlearen Ahardikeriak izango dute hizketagai urtarrilaren 26an (asteartea) 19:00etan Tolosako irakurle taldean.
Etxera bidean Aurizberrin
Xamar idazlearen Etxera bidean izango dute mintzagai urtarrilaren 27an (asteazkena) 18:00etan eta 19:00etan Aurizberriko liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.
Ene baitan bizi da Barañainen
Maddi Ane Txoperenak idatzitako Ene baitan bizi da liburuari buruz solastuko dira urtarrilaren 27an (asteazkena) 19:00etan Barañaingo irakurle taldean.
Basa Eskoriatzan
Miren Amurizak idatzitako Basa hizpide hartuko dute urtarrilaren 28an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako irakurle taldean.
Aldibereko Getarian
Ingeborg Bachmann idazlearen Albibereko liburua hartuko dute hizketagai urtarrilaren 28an (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.
Basa Zarauzko liburutegian
Miren Amurizaren Basa nobelari buruz jardungo dute urtarrilaren 28an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Moio eta Miñan Gasteizko irakurle klubean
Kattalin Miner idazlearen Moio eta Ibrahima Balde eta Amets Arzallusek plazaratutako Miñan izango dituzte hizpide urtarrilaren 28an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean. Gidaria: Iban Zaldua.
Sherlock Holmesen abenturak Iruñean
Fernando Rey eta Adur Larrea Sherlock Holmesen abenturak liburua aurkezten izango dira urtarrilaren 29an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan. Argitaletxea: Igela.
Nobela errealista bat Eibarren
Joxean Agirreren Nobela errealista bat berbagai izango dute otsailaren 2an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.
Deklaratzekorik ez Errenterian
Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez liburuaren inguruan arituko dira otsailaren 8an (astelehena) 19:00etan Errenteriako liburutegian. Gidaria: Xabier Etxaniz Rojo.