www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJIÑARI,
TA SANTUAI ORAZIOA

 

        Zeruetako gure Erregiña Ama Birjiña, Santa Maria, nere Salbadore, ta Jaun aundi onen Ama maitea! Zeruko Aingeru, eta Santuak, atozte nere Etxe pobre onetara, Zuen gloria guztia, nerekin batean, nere biotzean adoratu, eta bedeinkatzera: eta, nere-uts, edo falta guziak betetzera.

        O nere biotzeko Jaungoikoa!: Zure santu guziak beti bedeinka zaitzatela, niri egin didazun miserikordia, eta fabore onegatik. Ezer ez det, Jauna: Zuk dakizu nere pobrezaren berri. Zuri eskerrak emateko, zer eskeñi, edo ze agindu ez daukat, ezpada, nere biotz otz, edo ill au. Orra, Jauna dana. Nik dedan, eta naizan guzia Zurea da, eta ordu onean izan bedi betiko zurea.

        Ai Jauna! Zeiñ gauza laburra, zeiñ guttxi dan biotz bakar bakar bat eta ori aiñ epela, eta ezer eza nola dan nere au. A Zeruko Santu, Aingeru, eta Serafin irazeki guzien espirituaz, eta munduan diran, eta al diran guziak nik banitu, Zu beti adoratu, eta amatzeko. Guziak nai nituzke, ta diranak, Jauna, Zuretzat; Zuri amore onez guziak eskeiñtzeko, eta esker onak emateko. Amen.

 

SANTA TERESAREN ABISOAK

        Ill zaite nai baidozu bizi. Penatu, nai badezu gozatu. Jetxi, nai badezu igo. Galdu nai badezu irabazi.

        Biba, Jesus, ta Maria.

 

GOIZEKO ORAZIOAK

        Jangoikoaren Fedeaz begiratu, ziñatu, eta egun artako obrak ofrezi itzatzu esanaz.

        Nere Jaungoikoa, Graziak, eta alabantzak ematen dizkitzut, zerren egun onetara, Zu serbitzeko ekarri nazun, nik Infernuan egotea merezi nuela, Aita gurea &.

        Gaurko nere pensamentu, itz, ta obra guziak agintzen, ta ofrezitzen dizut, nere Jesas onaren Odol preziosaz batean, Zure gloliak andienerako. Aita gur. ta Abe &.

        Ematen dizut itza Zure graziarekin batean, Zu ez geiago, ofenditzeko, batez ere onelako pekatu, geiena arrastatzen nabenean. Gaur diran Induljenziak nere pekatuen satisfazioan, eta animen sufrajioan irabazteko intenzioa egiten det.

        Aita gurea ta Abe Maria.

        Indazu, Jauna, orretarako bear dedan Zure grazia. Nere bitarteko Santu, S. N. ta N. lagun zadazute, nere itz, eta propositu au gaur, ta beti ondo gorde dezadan.

 

aurrekoa hurrengoa