www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BOST ALDAREAK BISITATZEKO,
ETA INDULJENZIAK IRABAZTEKO

 

ORAZIOA

        Gure Jaungoiko, ta miserikordiazko Aita, zure Semearen ondasunetatik, gure anima pobreak, induljenzia, edo pekatuen barkazioaz, zure adiskide aberats egiten dituzuna. Gure kulpen satisfazioan, ta Purgatorioko animen Sufrajian, gauz diran Buldaren induljenziak irabazteko, bost Aldaren orazio au eskeñtzen dizugu. zure borondateak eskatzen duen bezala, ta Jesu Kristo zure Semearen intenzio, ta amorioaz batean. Ta ondasun oriek irabazteko, zure ontasunari erregutzen diogu, , Elizama Santaren estadu ditxosoagatik begira dezala, zure fea Mundu guziari agertuaz, Prinzipe Kristau guziai beren arteko pakea emanaz, herejiak, ta infielen indarrak desegiñaz: zure Seme Jesu Kristo, gure Jaunagatik, zeñeri zurekin, ta Espiritu Santuarekin batean betiko gloria, Amen.

        Orazio au esan, ta bakarrik Aldareak bisitatzen badituzu, bakoitzean edolarik Pater noster bi, Abe Mari bi, ta Gloria bi esan izazu.

        Goizean, eguerdian, ta arrasean iru Abe Mariak belauriko errezatu, ta Induljenziak irabazteko, Latinez Eleizak esaten duena, euskeraz bakoizak esan dezake modu onetan.

        I. Angelus Domini, &c. Aingeruak Maria Birjiñari berri onak eman, ta Espiritu Santuaren graziaz, Semea bere sabelean artu zuen. Abe Maria.

        II. Ecce Ancilla Domini, &c. Ona Jaunaren Esklaba: zure itzaz batean, egin bedi nigan. Abe Maria, &c.

        III. Et Verbum Caro, &c. Jainkoaren Semea Gizon egin zan, ta gure artean bizitu zan. Abe Maria, &c.

        Jainkoaren Ama Santa Erregu ezazu gugatik Kristoren promesen diña egin gaitean.

 

ORAZIOA

        Iguzu arren, Jauna, gure animetan zure grazia, Aingeruak berri onak ekarri, ta Kristo zure Semearen Enkarnazioa ezagutu degunok, aren Pasio, ta Gurutzeagatik, Resurrezioko gloriara eramanak izan gaitean. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa