Api 14 05

Klasikoen Gordailua

Euskal literaturaren lehen agerpenetik -Lingua Vasconum Primitiae (Bernard Etxepare,1545)- 1936ko gerrak ezartzen duen mugara arte ekoitzi diren euskarazko literatur testuak batzen ditu Klasikoen Gordailuak. Gordailua, testu horiek denak batu ditugun lekua delako. Ez gordeta edukitzeko, ordea. Irakurtzeko, erabiltzeko, ezagutzeko testuak dira, eta hala balia daitezen da gure asmoa.
        Klasikoen gordailuan bi ahaleginen batuketa dago: Patxi Salaberri Muñoa idazle eta irakasleak egin eta zuzendu zuen Euskal Testuen Gordailua eta Susa literatur argitaletxeak abian jarritako Armiarma literatur ataria. Bien batzetik sortu da Klasikoen Gordailua; gure argitaletxearen ekimenez eta Patxi Salaberriren zuzendaritzapean.
Euskal literaturako testu klasikoen gordailua apirilaren 14an (osteguna) 20:00etan aurkeztuko dugu Gasteizko Goiuri-Villasuso jauregian, gonbidatuta zaude.

Agenda

Efemerideak

Kritikak