Itziar Ugarte Irizarren Egunen alde zuria
Mosaiko eran osatutako eleberria dakarkigu Itziar Ugarte Irizarrek, bere lehena. Eguneroko baten, memoria liburu baten eta ohar koaderno baten arteko joan-etorrian dabilen hari bati segika ondutako liburua, hamarkada luzez familiarena izandako etxera itzuli den Joana du protagonista. Denbora baterako baino ez da egongo bertan, eta badaki etxe horretan biziko den sendiko azken kidea izango dela. Lan finkoegirik gabe dago baina inguratzen duen ziurgabetasun oskol horrek bestelako bizimodu baten potentzialtasuna ere gorde dezake. Bizimoduaren argi eta ilunetan zehar, Joanarekin batera eramango du Itziar Ugarteren prosa fin eta zainduak irakurlea Egunen alde zuria (Susa, 2026) nobelan.

