Machado de Assisen narratiba
Antzerki idazlea eta poeta, eleberrietan sendotu zuen lehenago beste generoetan lortutako ospea Joaquim Machado de Assisek, askoren iritziz Hego Ameriketako XX. mendeko literaturaren aitzindarietako bat izan denak. 1908ko irailaren 29an jaio zen, Rio de Janeiron, eta bere eleberririk ezagunena, On Casmurro, Josu Zabaletak euskaratu eta Literatura Unibertsala bilduman kaleratu zen 2009an. 1990an, baina, Igela argitaletxeak euskarari ekarria zion Alienista eleberria, Joseba Urteagak euskaratua, osorik irakurgai dagoena. 2020an, azkenik, Unai Begiristainek Deabruaren eliza eta Diplomatikoa narrazioak itzuli ditu, eta Booktegi gunean jarri.

