Ira
11
26
Agostinho Netoren poemak
Angolako idazle, iraultzaile eta estatu-gizona, 1979ko irailaren 10ean hil zen Agostinho Neto. Gaztetandik lotu zitzaion borroka politikoari, eta 1975ean Angolak independentzia lortu zuenean Agostinho Neto hautatu zuten lehendakari. Hainbat hizkuntzatara itzulia, euskarara Urtzi Urrutikoetxeak ekarri zuen lehendabizi, Linterna Gorria aldizkariaren 3. zenbakirako euskaratu baitzuen Afrikako negarra poema. 2004an, poetaren heriotzaren 25 urteurrenean, Koldo Izagirrek, Bego Montoriok, Mikel Elorzak eta IƱigo Aranbarrik bere zenbait poema euskaratu zituzten. Hemen dituzu denak.

