Luzearen idazle lanak
Politikari, kazetari, kulturgile… eremu askotan jardun zuen, eta eragina utzi, Ander Arzelus Luzear-ek. Argia aldizkariaren zuzendari, El Día-ko euskal orriaren arduradun, euskarazko irratigintzan aitzindari Joseba Zubimendirekin batera, EAJko kide, bere lan militanteak espetxera eta erbestera bidali zuen. Berrogeita hamaika urte bete berri, 1949ko abuztuaren 27an hil zen, espetxeko egonaldiak haren osasuna erasana. Antzerkia idatzi zuen batez ere, eta hemen eskaintzen dizkizuegu obra bi: Gibel Handi eta Neskamearen marmarrak. Itzultzaile ere aritu zen, besteak beste Charles Dickensen Eguarri abestia.

