Api
14
26
Maria Fernanda Ampueroren Enkantea
Ekuadorko letretan izen esanguratsu bat da Maria Fernanda Ampuerorena. Idazle eta kazetaria, apirilaren 14an 50 urte bete dituena, literaturara helduaroan murgildu zen eta 2018an lortu zuen oihartzun handia —sariak, itzulpenak— Pelea de Gallos narrazio-liburuarekin. Geroztikako lanek Ampueroren bilakaera sendotu egin dute. Efemeridearekin bat eginez, liburu horretako ipuin bat, Enkantea, euskaraz irakur dezakegu, hiri bateko indarkeriazko narrazio gordin eta bortitza, Maialen Otxandorenak itzulia.

