Mar
24
26
Oihana Aranaren poema liburu berria
“Zoriona ez dago beti / zerua bai”. Bi lerro horiek bil lezakete Zerua hemen liburuaren ikusmira. Elementu batzuek ardazten dute Oihana Aranaren poema-liburu berria: aitaren heriotzaren ondorena; maitasun berriak, hasierak eta hausturak; mina eta plazera. Zer egin gertatzen diren gauza guztiekin, zer egin gero; behintzat —traizio egin eta— poemak idatzi. Krabelinak banatzen segitzeko, bihotz gainetik arkumea libratu, negar egin, barre, hiriaz beste, esandako berben dardarara itzuli, pozera itzuli. Noiz eta hemen. Osorik irakur dezakezue sarean.


