Mar 19 26

Miquel Marti i Pol euskaraz

Kataluniako literaturan izen ezinbestekoa da Miquel Marti i Pol-ena. Martxoaren 19 batez jaiotako poeta handia, Marta maitea gehien erosi den katalanezko poema-liburua da (euskaraz irakur daiteke, Joxemari Sestorainek itzulia, Denonarteanek argitaratua 2011n). Aurretik literatur aldizkarietara iritsi zen haren ahotsa euskaratua, Goiz-Argi aldizkarian Sabin Muniategik egindako itzulpenekin lehenbizi, eta batik bat Joseba Sarrionandiak euskarari ekarritako hamar poemekin (Maiatz aldizkarian eta Hezurrezko xirulak liburuan), eta Itxaro Bordak itzulitako poemarekin. Hemen irakur daitezke azken bienak.

Agenda

Efemerideak

Kritikak