Marcel Schwoben unibertsoa
Hainbat jakintza alorretan interesa izandakoa eta ikertutakoa, gai aldetik oso obra heterogeneoa da Marcel Schwob idazlearena. Sinbolistengandik hurbil ibilitakoaren obra, dena den, estilo jori eta dotoreak batzen du. XX. mende hasierako autore frantses askorengan eragina izan zuen. Euskaraz Schwoben lau liburu irakur daitezke, osorik. Mimoak (Baroja, 1986) lana itzuli zuen Mikel Lasak duela 40 urte, eta geroztik Periko Diez de Ultzurrunek Urrezko maskaradun erregea (Pamiela, 1987), Literatura Unibertsala bilduman Bizi alegiazkoak Juan Garziak (Ibaizabal, 2002) eta, azkena, Xabier Bovedak, Umeen gurutzada (Labayru, 2018).

