Abe 04 25

Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan

Durangoko Azokan, Barrenkaleko ertzean topatuko duzue aurten ere Susa literatura argitaletxea. Abenduaren 5ean (barikua) hasi eta abenduaren 8ra (astelehena) bitarte; aurtengo nobedadeak, azken urteetako liburuak, idazleak eta lagunak bertan izango gara, irakurleekin tarte bat hartu, eta literaturaz gozatzen ahalegintzen.

Aurtengo nobedadeak

Amorante frantsesa aurkeztu zuen Miren Agur Meabek udaberrian, eta Eider Rodriguezen Dena zulo bera zen, Hedoi Etxarteren lehen nobela den Izen baten promesa eta Harkaitz Canoren Silueta aurkeztu berri ditugu narratiba sailean.
narratiba25
Hezur berriak poema liburuarekin ezagutu dugu Ane Labaka poeta, eta Ane Zubeldiak Kontra poemarioarekin, biak udaberriak argitaratuak.
Mikel Ibarguren eta Hasier Larretxeak poema liburu bana aurkeztu dute udazkenean, Haize begitik eta Guztia urruntzea da hurrenez hurren. Eta sail honetako 100. liburuarekin, Susako poema liburuek diseinu berria daukate orain.
poesia25

Munduko Poesia Kaierak, Lisipe eta Ganbila
mpkdenak

Munduko Poesia Kaierak bilduman aurten Frank O’Hara, Oscar Milosz, Antonia Pozzi eta Nazim Hikmet poeten lanak irakurriko ditugu Beñat Sarasola, Patxi de Vicente Arbeloa, Joannes Jauregi eta Gotzon Barandiaran itzultzaileek euskarara ekarrita.

lisipe25
Lisipe bilduma feministan Beatriz Fernández  eta Irati MajueloAriadnaren haria Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan eta  Hiria gure oinetan saiakerak aurkeztu dituzte.

Azkenik, Ganbila antzerki testuen argitalpenetan Hika teatroko Agurtzane Intxaurragak Zorretan aurkeztu zuen, Oier Guillanek Aztitza egiten zuen aldi berean; eta Durangoko liburu azokan bertan egongo dira eskura Kamikaz kolektiboaren Fikziraultzaileak eta Maite Aizpuruaren Herrenaren promesak.
ganbila2025 ganbila2025_2

Agenda

Efemerideak

Kritikak