Api 23 21

1000. Literatur Emailua eta Armiarma.eus atariak diseinu berria

Mila aste igaro dira Literatur Emailuak albistegia bidaltzen hasi ginenetik. 20 urte Literatur Aldizkarien Gordailua martxan jarri genuela, eta apurka apurka -Literaturaren Zubitegia, Kritiken hemeroteka, Klasikoen Gordailua, Basque Poetry, liburu elektronikoak...- literaturaren sarean Armiarma.eus lekua egiten joan da.
Armiarma.eus atariari itxura berri bat eman diogu, ematen ari gara. Egunero, aldi oro eduki berriak eskainiko ditu aurrerantzean. Euskal idazleen aipuak, literatur ekitaldien agenda, efemerideak, albisteak eta literaturaren sare honetan aurkitu daitezkeen edukiei loturak eskainiko dizkie, diseinu berri batekin.
Aste honetakoa literaturzaleei bidaltzen diegun 1000. Emailua izango da, liburu berri eta literatur edukiz betea. Mila esker mila asteotan, eta datozenetan ere laguntzeko prest agertu zareten guztioi.

Agenda

Efemerideak

Kritikak