Mar
12
21
1000tik gora kritika idatzita hartu du erretreta Javier Rojok
Vocento taldeko egunkarietan euskarazko liburuen kritikak idatzi ditu Javier Rojok aspaldiko urteetan. Aurtengo otsailean argitaratu du azkena- Bernardo Atxagaren Kilker bat autopistan liburuarena-, 1996tik astero euskal liburuei buruz idazten aritu ostean. Kritiken hemerotekan Javier Rojoren 1029 kritika batu ditugu guztira.