Mar 27 03

Nazioarteko Antzerki Eguna

Martxoaren 27an Nazioarteko Antzerki Eguna ospatuko da mundu osoan. Urtero bat idazten du antzezle edo idazleren batek; aurtengoa Tankred Dorst alemaniarrak idatzi du (Oberlind, 1925). Bere lehen lanak 60ko hamarkadan estreinatu zituen Dorstek, eta absurduaren antzerkian koka daitezke. Bere lan ezagunena “Merlin oder das Wste Land” da. Diderot, Moliere eta O’Caseyren obrak itzuli eta taularatu ditu. Mundu osoko hainbat hizkuntzatara itzulita topatuko duzu agiria Nazioarteko Antzerki Egunaren gunean. Gurean Urtzi Urrutikoetxeak euskaratu du 2003ko manifestua.

Agenda

Efemerideak

Kritikak