inprimatu
Zukre-egileak
Izenburua:
Zukre-egileak
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1224.zk.
Orrialdea:
5

Zukre-egileak

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Pertsu berriak agertzen ditut gore «Herria» kasetan

 Gaurko sujeta daukat oraino Garaziko lagunetan

 Hemen bizia badoa beti neguaren itxuretan

 Eskual-herriko libertateaz orroitzen gira artetan.

 

 2

 

 Irabaziak onak dirade horrek badu ageria

 Ez ginen hunat etorriko ez balu emaiten beria

 Irakurleak adi dezala gure ganikan egia

 Bere pobrean nagusi dela denentzat Eskual-herria.

 

 3

 

 Mendibe-tikan, Duzunaritze, Aintzile eta Gamarte

 Luzaide berne Arnegi ere eta azkenik Uharte

 Elgarretara bildu girenak ezin egonez aparte

 Ez baita zuzen eskualdun dena egin zadien bi parte.

 

 4

 

 Anaitasuna bai egiazki badago gure artean

 Denetan hori behar litake gizonezko izaitean

 Gauze ederra elgar lagunduz beharrez ordu batean

 Sendimenduak onenak daude gogo bihotzen atean.

 

 5

 

 Pertsu hauekin ikus ditake gure bakotxain itxura

 Holako kasu miresgarria ez da gertatzen ardura.

 Denek badute gisa hortan gu ezagutzeko mentura

 Erdi ahantzi gaituzteneri etorriko da burura.

 

 6

 

 Fermin Ahado Uhartiarra ginuen denen gidari

 Heron nahiak gintuen behin leku huntarat ekarri

 Orai dolurik ez dugu nehoiz behatuz lagun onari.

 Guzien partez esker minenak diozkat egun berari.

 

 7

 

 Gure sasoina dago oraino buruz bera eroria

 Laster Garazin sartuko baita hor sortua den xoria

 Estaliko da bere haurretaz zaukan pena doloria

 Segurra dugu zure besoan gure ongi etorria.

 

 8

 

 Eskualdun gaztek egin zukreak eman ditzala indarrak

 Urte berrian ere salduko ditazke segur bakarrak

 Harrek baititu mundu guzian azkar-arazi beharrak

 Heur ttipitarik haste geienak partikulazki xaharrak.

 

 9

 

 Aldi huntako akabatzen dut, soles on bat erraitean

 Urte. berri on desiratzen dut oraino dener batean

 Zeruko Jaunak onhartzen badu eskualdun herri maitean

 Bizi gaitezen ahalaz beti zorion eta bakean.


inprimatu