inprimatu
Xalbadorri gazte batek agur
Izenburua:
Xalbadorri gazte batek agur
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1029,zk.
Orrialdea:
5

Xalbadorri gazte batek agur

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Martxoko hogoi eta lauean nago pertsutan hastera

 Xalbadorri dut egin nahia neure pertsuzko agurra

 Eskual-Herrian eginik dago eskuarari sail ederra

 Hori bezala beste bat nundik behar ginduke atera.

 

 2

 

 Jainkoak eman dautzu kuraia eta talendu bat gaitza

 Gu ere zerbait egin nahian gazte-danikan gabiltza

 Zuk baitakizu bihotzez nola lagun guziak zerbitza

 Otoi gazteri emaguzu gaur talendua eta hitza.

 

 3

 

 Zure hitzekin huntaratu naiz, aitortzen dautzut egia

 Zure gisan nik desira nuke hartzea pertsu plegia

 Igundaino ez zira izan zu tranpetan gizon nagia

 Pertsuari-re bazinakien emaiten zuzen bidia.

 

 4

 

 Eskualdun seme Urepelen hor hazia izan zirena

 Betidanikan segitu duzu Jainkoak eman dohaina

 Españan eta Frantzian ongi ezagutu dautzutena

 Ez dadiela sekulan ixil merezi duzun omena.

 

 5

 

 Egia frango erraiten duzu zure pertsu guzietan

 Hortakotz gaude zu ez ikusiz jarriak denak penetan

 Zure beharra baiginuke guk pertsuen edertzekotan

 Jainkoak laster senda zaitzala berriz ere hastekotan.

 

 6

 

 Bidarrai hortan gertatu ginen zurekin lehen aldian

 Elgarri pertsu emaiten aizan ginen plazer bat haundian

 Multxo pollita denetarik han gertatu ginen ordian

 Geroztik hunat pertsua baizik ez daukat nere burian.

 

 7

 

 Erramundeian baginuen guk plazerrez egin bilkura

 Oraino ere usu buruan dut orduko egun hura

 Berriz-e banu zurekin xantza gertatzeko nik ardura

 Gogotik etor nindaike berriz galdatzen nuten lekura.

 

 8

 

 Idaia gaitza badut ordutik hunat pertsuarendako

 Eta zuk erran zinautan hitza nehoiz ez dut ahantziko:

 «Bakartasuna duk hoberena pertsuaren ikasteko»,

 Froga horiek egiak dira orai dautzut aitortuko.

 

 9

 

 Zonbait emanik baduzu segur Eskual-Herriko xokotan

 Zure talendu hori ezagun zen hoberena denetan

 Eskual-Herriko lehen-lehena zira pertsuko lanetan

 Jainkoak dohain beraz sustenga gaitzala behar ordutan.

 

 10

 

 Bururatzen dut zuri erranez hemen azken parabola

 Neure pertsuak ta goraintziak igortzen dauzkitzut hola

 Ez dezagula utz makurtzerat xuxenik dagon arbola

 Behar litake garbi atxiki pertsularien odola.


inprimatu