inprimatu
Xalbadorri agur on (1972-ko azaroan)
Izenburua:
Xalbadorri agur on (1972-ko azaroan)
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1179.zk.
Orrialdea:
4

Xalbadorri agur on (1972-ko azaroan)

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Hemen aipatu nahia

 Xalbador pertsularia

 Urepele-ko semia;

 Aurten duzula irabazia

 Kurtsan Xenpelar saria,

 Hori dudarik gabia

 Zinduen merexitia

 Ukan duzun ohoria.

 

 2

 

 Xalbador zure izena

 Aspaldi nuen entzuna

 Koblaritan hoberena;

 Ofizio hortan kurritu duzu

 Eskual herri gehiena,

 Zu anitzen jostakina

 Eman dezu atsegina

 Hori da, nahi zutena.

 

 3

 

 Xalbador zu mintzatzian

 Sort etxearen gainian

 Sendimendu hobenian;

 Zu bezalako etxe umiak

 Balira mundu guzian,

 Estima ginio ordian

 Gure Arbason bizian

 Zer utzi zauten joaitian.

 

 4

 

 Arbasotarik ukana

 Lehenik gure dohaina

 Bai eta gero izena;

 Gainera utzi ere zaguten

 Mintzairetan ederrena,

 Hori arak dakiguna

 Baita gure Eskualduna.

 

 5

 

 Xalbador zure pertsutan

 Sort etxeain ohoretan

 Zaude amodio haunditan;

 Zure ideiak plazaturikan

 Zeure haurren eskuetan,

 Ontsa jarraikitzekotan

 Zuk eman etsenpluetan

 Ez lukete dolurikan.

 

 6

 

 Batek bere etxeari

 Behar luke erakutsi

 Amodio zoin den haundi ;

 Ez balinbada hau jarraikitzen

 Eskasak dira ageri,

 Pentze-landak sasu jarri

 Aterbeak hor erori

 Ez dea desgustagarri.

 

 7

 

 Arbasok kusi balute

 Anitzak nola gabiltze

 Estonatuak litazke;

 Heien izerdiz ontsa gostaiak

 guk abandonatuz fite,

 Orroitu behar ginduke

 Mundurat eman gaituzte

 Zor dugu heier hainbeste.

 

 8

 

 Pagatzeko gure zorrak

 Ditugun egin beharrak

 Lauda Arbaso xaharrak;

 Xalbador zure pertsutan ditu

 Hortaz etsenplu ederrak,

 Nola auzo herritarrak

 Inguratzen nau plazerrak

 Zuri milaka eskerrak.

 

 9

 

 Ikusi dugu askotan

 Nola Eskual herritan

 Berdin hemen Amerikan

 Gure Arbasok utzi presentak

 Anitz estimu txarretan,

 Menturaz pentsatu faltan

 Edo sartuz urgulutan

 Alegia ahantzirikan.

 

 10

 

 Hau dut nik azken pertsua

 Zuri Xalbador prestua

 Besten herronkan sartua;

 Gaur hemen Chino-n zu ezagutuz

 Dauket plazer arrarua,

 Dauzut desira osua

 Zuri bizitza goxua

 Zerurat azken pausua.


inprimatu