inprimatu
Xalbador zenari
Izenburua:
Xalbador zenari
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1382.zk.
Orrialdea:
5

Xalbador zenari

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Euskal-herritik ukan kaseta Paris aldean leitzean

 Lur-ikararen paŕeko zerbait iragan zait bihotzean

 Berri trixtea hedatu baits izkiriozko botzean

 Nola Xalbador itzali zaikun betikotz heriotzean.

 

 2

 

 Ezin sinetsiz nindagolarik etortzen zaitan burura

 Nola pertsutan biltzen gintuen maixu harek ingurura

 Zonbat esukaldun ez du ezarri bere denboran gostura

 Ez da dudarik gure Jainkoak hartu duela zerura.

 

 3

 

 Omenaldiko egun ederraz baliatu da Jainkoa.

 Zeren endue fine baitzen zu here ganat hartzekoa.

 Doi bat denbora utziz bizirik guk zorren ordaintzekoa

 Eskaini dautzu nausiak hortaz ainitzez goragokoa.

 

 5

 

 Denbora gutiz gure artean ibili den artizarra

 Toki ilunen argitzailea hori izan da bakarra

 Euskalzale bat nehor bazagon argia eta suharra

 Goizegi joan zaikun laguna, ginuelarik beharra.

 

 6

 

 Euskal mintzairan nehor ate da Xalbador zen bezain trebe

 Zakien dens erakusteko nehoiz ez baitzen herabe

 Errient onak kitatu gaitu eskolako haurren pare

 Oso gogoan zituen gauzak guri erakutsi gabe.

 

 7

 

 Dohain handiez beteak zauzkan arima eta gorputza

 Talendu gaitza ta beti presta nota den ur onen surtsa

 Haren pareko uzta ederrak berriz nunbait beza pusa

 Zerbait gisetaz estal dadien Xalbadorrek egin hutsa.

 

 8

 

 Odolaren mintzoa utzia dauku orroitzapenetan

 Hori dutenek beti Xalbador dabilate eskuetan

 Haren dohainak kotsa balitza leitzen duten bakarretan

 Atseginetan maitekorrena laike gure bihotzetan.

 

 9

 

 Xalbador, gure adixkidea zaude zerutik begira

 Artetan igor aguzu zure iguzkiaren dirdira

 Gure pertsutan noiz edo behin berdin tronpatzen bagira

 Lagun gaitzazu beti jalitzen zuzena dagon tokira.

 

 10

 

 Gogoan dutan pens bakarra zure azken egunetan

 Ez bainintzan hor omenaldian eta zure ehortzetan

 Euskal herritik urrun nindagon leku galdu batzuetan

 Bainan halare ezin ahantzi zaitut ene otoitzetan.

 

 11

 

 Laster pasako baitzaiku guri ere munduko denbora

 Sendimenduzko kartsutasunak etortzen zaizkit gogora

 Zeruko Jaunak eman bazaitu bere alde hortan gora

 Azken hatsean tira gaitzazu, Xalbador, gure ondora.


inprimatu