inprimatu
Urte berria xaharraren anaia
Izenburua:
Urte berria xaharraren anaia
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1585.zk.
Orrialdea:
5

Urte berria xaharraren anaia

 

Arrossagaray, J.C

 

 1

 

 Urte xaharra eta berria nahi nituzke aipatu

 Len ttipi hori egin dezatan lagunek naute manatu

 Berriaz zerbait erran nezan ta xaharra berriz laudatu

 Orroituz nola dugun iragan dena bakean pasatu.

 

 2

 

 Batto itzali orduko berriz agertu zaiku bestea

 Nola xahar bat hiltzen deneko munduratzen den gaztea

 Iragan dena bururatu-ta neke baita berextea

 Zoinek ekarri dezaken bada nahi dugun suertea.

 

 3

 

 Ur handitzeak ta lur ikarak, gerlak ere izan dira

 Gertakari hau ez daike izan zorionaren dirdira

 Urte berrian erori gabe putzu handien erdira

 Lanjer gaixtotik atera gaiten Jaunak gaitzaia begira.

 

 4

 

 Ikusi denaz mintza ditake heldu zaikunaz menturan

 Nahiz bat ala bestekoaren junta orai dagon hurran

 Geroaz denak egoiten gira frango gauzez arranguran

 Orai urtea zuhaurek juja zain ona nahi zaitudan.

 

 5

 

 Goxotasuna beti irauten baitago gauze nekea

 Alta odola ixurtze hori ere ez dago merkea

 Ene barneko sendimenduez hau konpara nezakea

 Amodioa arima dela eta gorputza bakea?

 

 6

 

 Mundu guziko boteretsuek gaur banindezate adi

 Bake solasa ez dut pentsatzen geldi laiken bide erdi

 Maitasun ona bihotz barnetan betikotz kaka baladi

 Konzientziak egin galderi denek lirote obedi.

 

 7

 

 Amodioa izan dadila mundu guziko filusa

 Horren eskasa sendi duena ere dadiela usa

 Gozamen horren izaite onak gutan ez baleza luza

 Ustelduko da arima gabe aurkituko den gorputza.

 

 8

 

 Bihotz gogoak batetaratuz desiratzen dut urte on

 Aspaldi hari egin nahian mundu barnean nindagon

 Mundutar anai-arrebak oro elgarrekin gaiten egon

 Ahalaz luzaz goza dezagun ainitz bake ta zorion.


inprimatu