inprimatu
Urrezko ezteieri ohore
Izenburua:
Urrezko ezteieri ohore
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1439.zk.
Orrialdea:
5

Urrezko ezteieri ohore

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Mar-txoko lauan sartu izan naiz zinezko atseginetan

 Zorionezko berri ederra jakin izanik bet betan

 Urrezko eztei eder batzuek ikusi ditut kasetan

 Erramun eta Maider loi hauek zorionezko mugetan

 Berroita hamar urte maitasun frogatu dute obretan.

 

 2

 

 Beti gogoan naukan, Erramun, zure ontsa gorestea

 Egun bakarrik ezin egina zure esposa bestea

 Onhartu izan duzue biek biziaren onestea

 Munduan baita gauza frangoren ainitz aldiz irestea

 Guziak jasan izan tuzue, laguntzaile sinestea.

 

 3

 

 Aspaldi nahi nituen gauzak zure pertsuak bixtara

 Gure Jainkoak ekarri dauzkit ene nahizko gisara

 Zonbat zorion harturik nagon egun dezaket deklara

 Eskuraturik zure biziko kantu kopia bakarra

 Atsegin horrek jauts-arazi daut zoramenduzko nigarra.

 

 4

 

 Erramun Trounday, laguna Maider, zorion eta ohore

 Zuek emanik ikusi ditut lur huntarat zonbait lore

 Denak ohorez ongi hazteko izan duzue balore

 Denen buruan ikusten dugu baduzuela omore.

 Bizi egonez luzaz Erramun eman pertsuak gerore.

 

 5

 

 Sei haur haziak ditutzue ta aingeru zazpigarrena

 Bixtan dena da joaiten denak beti emaiten du pena

 Bainan m unduan bizi direnek egin izanik berena

 Xaharretarik solas hau dago beti entzun izan dena

 Aitamendako zeruan haur bat dela gauza handiena.

 

 6

 

 Zuen fruituen fruituak berriz kondatzen tut hamazazpi

 Baratze horren balio ona gure Jainkoak badaki

 Bakotxak beren sailean denak zuzen ditu eramaki

 Landare finak daudela oro, agerpena dute naski

 Ait'amek hoitaz hartu baitute onerako erabaki.

 

 7

 

 Ene partetik ordu zen hasi nindadin zuen laudatzen

 Zuen etxean behin ni izan nintzala zait bururatzen

 Erramun, zure erran zuhurra ez zait gogotik aldatzen

 Gizonak beti behar zuela jakin bizia maitatzen

 Zuena hala pasatu dela orai aise dut jujatzen.

 

 8

 

 Kapittainaineaz Ortzaitzen nik beti naukan adipena

 Zer familia xoragarria lanetik hazi dutena

 Gizon ta andren artean hori baita gauzik ederrena

 Amodioan bizi luzeaz bedi zuen gozamena

 Beti iraunkor izan dadien biziko orroitzapena.

 

 9

 

 Lehen ixilik zagon xoria hasiz pertsuzko lanean

 Nihaur xoratu izan bainaute irakurtu duztanean

 A zer erbia lotan zagona Ortzaiz Kapittainainean

 Ene pertsu hok eskuratzean desira hoberenean

 Goresmen eta goraintzi diot Garaziren izenean.


inprimatu