inprimatu
Urrezko ezteiak
Izenburua:
Urrezko ezteiak
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1451.zk.
Orrialdea:
5

Urrezko ezteiak

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Pertsu berriak egun bihotzez doatzi

 Oraikoan sujeta baitaukat Garazi

 Ezterenzubikoak ezin tut ahantzi

 Merezi dutena gaur dute irabazi.

 

 2

 

 Bettiriaz betitik badut entzutea

 Mari eta Marti-ren dago gorestea

 Berroita hamar urtez elgar jasaitea

 Hori da zinez biek maite izaitea.

 

 3

 

 Maitasun eder horrien urte mugakari

 Platinazko ezteak zonbat xoragarri

 Horiek ditutzue, Marti eta Mari

 Bizian erabili lan guzien sari.

 

 4

 

 San Frantzizkotik jinik familia Juanes

 Jan Piarre, andrea, aitamen omenez

 Urrats handi bat hola bihotzez eginez

 Aitamak maite tuzte, ageri da zinez.

 

 5

 

 Batixta, emaztea ta haurrak Angelun

 Zuen bihotzak hola ez dagoki ilun

 Aitamak osagarriz azkar dira egun

 Gehiago irauten, Jainkoa, zuk lagun.

 

 6

 

 Jeanne eta Mayi dira berriz Biarritzen

 Odola nundik duten baitute senditzen

 Aitamen guziak diote argitzen

 Hek ere maite tuzte, ez gira harritzen.

 

 7

 

 Beņat seme geiena dago Bettirian

 Aitamen ordaintza du eman agerian

 Desiratzen diogu sortu den herrian

 Berdin egin dezoten bere tenorian.

 

 8

 

 Agur eta ohore Mari eta Marti

 Merezimendu ainitz ukanikan beti.

 Zuen. ohoratzeko nola ez go xuti

 Hortarat heltzen denik baita arras guti.

 

 9

 

 Sei haur ukan ondoan egin behar buru

 Biltzen zirelarikan aitamen inguru

 Maitasun beraz zauden munduko aingeru

 Familia pollita zagon Gezainburu.

 

 10

 

 Burrasotasun hori beti ongi betez

 Denbora joan daike beti elgar maitez

 Gore desira dago erteko hitz batez

 Bizi egon zaitezten hola ainitz urtez.

 

 11

 

 Aitama amultsuak izanik munduan

 Huna zer gaur nitarik bihotzez baduan

 Desiratzen dautzuet guzien buruan

 Tokirik hoberena zuentzat zueruan.


inprimatu