inprimatu
Sukreriatik... Eskual-Herria maitez
Izenburua:
Sukreriatik... Eskual-Herria maitez
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1057.zk.
Orrialdea:
8

Sukreriatik... Euskal-Herria maitez

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Ilabete bat badu etxetik urrun naizela joana

 Egun guziez hatxemaiten dut betarrabak daukan lana

 Osagarrian izanez geroz gorputza eta arima

 Nun nahi berdin aise bizi da jende suhar eskualduna.

 

 2

 

 Ehun ta zonbait eskualdun gira sukrerian elgarrekin

 Egun guziak abian dira beren on eta gaitzekin

 Bainan bihotzak atxikiz beti atsegin hoberenekin

 Eskual kantuak ez dira nehoiz setiatuko gurekin.

 

 3

 

 Batean gauaz bertzean berriz lanean ari egunaz

 Pleņitzekorik ez daukat segur egina dautaten planaz

 Gogotik ari bada jendea lanean ta omor onaz

 Ez du sekulan urrikirikan izanen egin duenaz.

 

 4

 

 Sukrea frango egiten da ta saltzen dituzte bakarrak

 Geroan ere izan ditezen oraino bezain azkarrak

 Huntaz haziak izan ditela Eskual-Herritako haurrak

 Eskualdunek in lanak baititu bere gisako indarrak.

 

 5

 

 Egia beti gogoan daukat ta ertea ez herabe

 Sukrea ainitz jatea uste dut denek duketen hobe

 Kafe ta esne egun guziez jendeak edanik ere

 Gosturik bate ez da kausitzen sukrerikan eman gabe.

 

 6

 

 Eskual-Herriko gazte guzier aipatu behar dutana

 Mutil sartzea laboraritan ez da joko abilena

 Nai baduzue pasatu une trangil eta urosena

 Aitor dautzuet sukrerietan egin-azue sasoina.

 

 7

 

 Gaztea frango bagira hemen Eskual-Herriko xokotik

 Guziek elgar aditzen dugu mintzatuz mintzair'beretik

 Bainan gauza bat dugu gaixtoa, erten dautzuet oraitik,

 Gure sort-herri maite goxoa ezin kendua gogotik.

 

 8

 

 Bainan hargatik badugu beti zerbait denen ahanzteko

 Maņetofona gure kantuen behar bezala biltzeko

 Hori daukagu plazer osoan denen atxik-arazteko

 Ainixko pertsu entzuten dute gero nitaz orroitzeko.

 

 9

 

 Azken pertsua oraino hemen finitu behar dut hola

 Eskualdun garbi atxikiz beti bihotz barneko odola

 Lagun onekin izana-gatik errege banitz bezala

 Aintzila herri ta Aintzildarrak ez tut ahanzten sekula.


inprimatu