inprimatu
Sort-etxeari
Izenburua:
Sort-etxeari
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1276.zk.
Orrialdea:
4

Sort-etxeari

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Agur bihotzez ene sort-etxe maitea

 Zor dauzut laudorio zuri emaitea

 Askotan gertatzen zaut urrun joaitea

 Zu gabe pausurikan nihun balaitea

 Estimagarri dago baten ukaitea.

 

 2

 

 Kanpoa azken dago, etxea lehenik

 Toki bat ere ez da maiteago denik

 Euskal-herrian balitz lotsa litakenik

 Ez dadiela izan baten pentsamenik

 Etxea bere gisa utziko direnik.

 

 3

 

 Etxe maitean sortu eta joan xutik

 Ene sokorri zinen hastapen ordutik

 Jalitzen baniz ere zu ziren lekutik

 Sekulan ezin zaitut ahantzi burutik

 Ezin utzia joan artino mundutik.

 

 4

 

 Konfidantza guzla zutan dut ezartzen

 Nunbaitik atsegin dut naizelarik sartzen

 Egun eta gau beti zutaz naiz behartzen

 Kanpoan naizelarik bihotza jatzartzen

 Zonbat malte zaitudan orduan ohartzen.

 

 5

 

 Sagar, udare, ahan, mertxiken artean

 Eman zaituzte behin bizkarņo batean

 Inguruak ordoki mendiak aldean

 Aire sanoa nasai ez baita kaltean

 Ez dira denak bizi gure izaitean.

 

 6

 

 Euskal-herri guzian zu zaitut maitena

 Zu ez bazintut nuke bihotzean pena

 Seme batentzat goza leku hoberena.

 Zutan sortzen naizena ez bainaiz lehena

 Ene aldian hartu nai dauzut izena.

 

 7

 

 Etxe maitea zutaz nintake kontsola

 Maitearen maltez gaur kantatu dut hola

 Zure seme euskaldun betikotz nagola

 Ez zaitut ukatuko bizian nehola

 Gelditu arte ene zainetan odola.

 

 8

 

 Zuretzat mintzatzeaz orai naike ixil

 Zutaz behartu gabe ez nindaike ibil

 Atsegingarri baita etxeari hurbil

 Behin betikotz orai erranen dut umil

 Etxen sortu ta hazi, etxen nahi dut hil.


inprimatu