inprimatu
Platinazko ezteiak Ezterentzubin
Izenburua:
Platinazko ezteiak Ezterentzubin
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1867.zk.
Orrialdea:
4

Platinazko ezteiak Ezterenzubin

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Ai zer zorion xoragarrizko eguna jina zaukuna

 Ohoratzeko hirugoi urtez iraun duen maitasuna

 Amodioa sanoa baitzen zinezko garbitasuna

 Erakusten du egungo huntan biek duten osasuna.

 

 2

 

 Maria eta zu berriz Bruno elgarren maitasunean

 Ahal bezala men bizian ari izanik lanean

 Zazpi haurtxoak hazi zinuzten izaite ederrenean

 Egun eskerrak beraz bieri omore hoberenean.

 

 3

 

 Eiheralarre Iribarnetik ta Ezterentzubirako

 Aitatxi Brunok bidea daki bere bizi guzirako

 Ez zitzauzun ez hanbat luzea denbora goxo hartako

 Horiek denak egin ditutzu amatxi maite zelako.

 

 4

 

 Amatsei Mari Maitia sortu zarena Jakesenean

 Mila bedatzi ehunetako urtetan bigarrenean

 Aitatxi berriz, zu sortu zinen hemeretzigarrenean

 Oraino luzaz bizi zaitezte Jainkoaren aintzinean.

 

 5

 

 Mila bedatzi ehun ta hogoi eta seieko urtean

 Elgarri hitza eman zinuten aldare aintzin batean

 Maitasun osoz bien bihotza baitzagon bete betean

 Ez du barkatu alaba on bat serora egin artean.

 

 6

 

 Xahar pollitak zarezte biak ainitz urteren buruan

 Zuen bihotza ez da egona elgarrentzat desterruan

 Ahalaz luzaz bizi zaitezte zazpi haurren inguruan

 Zeruko aitak egin artean toki onena zeruan.


inprimatu