inprimatu
Panpilliri agur bat
Izenburua:
Panpilliri agur bat
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
980.zk.
Orrialdea:
5

Panpilliri agur bat

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Huna zonbeit pertsu nahi nuzke, neure gogoaz atera,

 Edersko baita ikusten dugun pertsularien manera.

 Panpilli maitea hor doala, gu dener erakustera,

 Herria-n dugu irakurtuko hunen kantu alegera,

 Bere ahal guziaz duela laguntzen ari Eskuara.

 

 2

 

 Otoi ardura aterazkitzu Herria-n hola kantuak,

 Horiek pitzaraz ditzatela Eskualdun gazten gustuak

 Eta bai ere argi ditzaten, orori izpirituak:

 Geroan ere izan ditela, xaharrak bezein prestuak,

 Kantuz airatzen ikus ditela eztei eta ostatuak.

 

 3

 

 Erretretan sartuz ziniola ez emaitea pertsurik,

 Haratik ez duzu nahi utzi dohain ona pausaturik.

 Hortakotz beraz ez duzu behar sekulan izan dolurik,

 Gaztean hartu sail eder hori gutartean segiturik,

 Behin ere ez baituzu erran, hitzik behar gabekorik.

 

 4

 

 Eskualdun garbi sortuz geroztik berdin berdina zaudela;

 Agian izen diten anhitzak pertsulari zu bezala.

 Ikusten dugu, dudarik gabe, fede azkarra duzula.

 Jainko Jaunari galdatzen diot, bai otoi entzun nezala,

 Ordain zonbaiten moldatzen luzaz agian egon zaitela.


inprimatu