inprimatu
Nere andre onari
Izenburua:
Nere andre onari
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1702.zk.
Orrialdea:
5

Nere andre onari

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Bertsu berriak oral nere andreari

 aspaldi galdatua zautan lan hau neri;

 eginen diot hemen nik, zerbitzu hori

 zor diot nik hainbertze lagun maiteari

 ordainez hark neretzat egin laguntzari.

 

 2

 

 Bakarrik bizi nintzen ezkont aitzinian

 osagarri nueno libramen handian

 gero biotza golpez-hautsi zitzanian

 abantxu utzi nuen mundu hau ordian

 eta pentsatu norbait behar dut aldian.

 

 3

 

 Hartarik etorri zen nere ezkontzia

 bakartasuna utziz lagun bat hartzia;

 egin niolarikan ezkontzaz galdia

 emazte-gaiak laster «bai» ihardetsia

 ezin gerta zaiteken bertze bat hobia...

 

 4

 

 Mende laurden abantxu ezkondu ginela

 laguna gertatu zaut nik behar bezala;

 langile baliosa prudent ta fidela

 hainbertze laguntzen nau ta egin ahala

 Jainkoari esker dut lagun hau dutala.

 

 5

 

 Nere andrea leihal bere eginetan

 garbitasuna oso bazter guzietan;

 ez du nagitasunik dakien gauzetan

 beti prest dago zuzen bere orduetan

 paregabia duzu dabilan lekutan.

 

 6

 

 Janaria egiten ere ontsa. daki

 gostu one du eta beti bade aski;

 arrangurarik ez du finitziareki

 eskerrak emateko gu prest gira beti

 kozinerra satisfos guk erranareki.

 

 7

 

 Ni herrebes nabila bai osagarrian

 andreak laguntzen nau behar dutanian;

 mediku-erremedio falta direnian

 andrea erne dago beti tenorian

 hau ez izanez nintzen hila aspaldian.

 

 8

 

 Andrea nahi zaitut beti zu onduan

 lagun nezazun ontsa ni behar orduan

 Jainkoa otoizten dut nik errespetuan

 hemen bizi gireno eta hil onduan

 ezar gitzan gu biak gozatzen zeruan.

 

 9

 

 Huna zure bertsuak mila plazerreki

 ahal izanez egin nitzazke hobeki;

 bainan nehork ez dauta Ian hau erakutsi

 arrazako giltza dut zerbait gisez hunki

 ordainez emadazu besarka bat tinki.


inprimatu