Mattin-en omenaldia
Arrossagaray, J.C.
1
Kaniatzen hasi beharra nago pertsulari laguneri
Aiherran egin dugun bideak on egin bezu deneri
Arrabotsikan jenden artean ez zen batere ageri
Galdea iten diotet egun Aihertar eta besteri
Holako besta nai duzunean berriz dezakegu berri.
2
Mattin-etikan beharko baitut hasi gaurko goresmena
Gure artean atera zauku zirtolari ederrena
Daukan botzaz ta dohainez ere estimatuz daukatena
Eta bestalde gazten laguntzaz arta hartzen dakiena
Nork bada, ez du maitatzen ahal ongi iten ari dena.
3
Hartarik landa Xanpun horrentzat zer behar dugu pentsatu
Bere aldian horren balio ederra nai dut aipatu;
Arraintza eta pertsua ere betan zituen maitatu
Ene partetik suharra dela behin butez dut jujatu
Erduldurekin lanean ari ta Eskuara ez ukatu.
4
Esponde hori Jatsuko sente ta izaitez Garaziarra
Bihotz barnean berekin dauka gemena eta indarra
Pertsu-lanean zintzoa dago dohainez berriz azkarra
Otoi gurekin segi zaitela badugu zure beharra
Garazin gaindi heda dadien Frantses sainduain abarra.
5
Irigaray jaun Arrosartarra ez da izpirituz flako
Egin ahalak egiten ditu pertsuaren oneraka
Hargina dela bere ahotik entzun izan dut halako
Gorputz ederra duen gizona eder baita pertsutako
Dohain ederra izanen zuen bidea egin balako.
6
Larre, Bezkoiztar dagona orai baita gure ganat jina
Gurekin betan segitu nahiz pertsurako bide fina
Bertzek bezala hak ere beti botatzen du ahal dina
Aho garbia, kantatu ainizin egiten du etsamina
Eman beharrez entzuleari bihotzetik atsegina.
7
Mendiboure hau orai berriki pertsu emaiten hasia
Landare ona dela segurki badauka horrek azia
Ideia badu eta kantatzen ere nahiko grazia
Lagun fidela dago segurki eta laster ikasia
Gurekin betan xuxen dezala gaurko mundu nahasia.
8
Ernest Alkhate lholdiarra da gaztetan hoberena
Kantu lanean haste hastetik beti suhar dagoena
-Pertsularitan hori izan dut lagun orotan lehena
Elgarrekilan aizanik luzaz ahantzata nauena
Erran ditake hori dugula gaur Xalbador bigarrena.
9
Jujamendua eginik daukat ene lagun guzietaz
Bakotxak daukan aidura eta ber merezimenduetaz
Otoi ez nehork gaizkirik hartu oraino ene hitzetaz
Einkas norbaitek balu erteko zerbaitño pertsu hauetaz
Hel araz beza errepostua gure Eskualdun kasetaz.