inprimatu
Mattin lagun zenduari
Izenburua:
Mattin lagun zenduari
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1614.zk.
Orrialdea:
5

Mattin lagun zenduari

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Trixtura aipatzera gaurkoan banoa

 Bihotza serios ta kexuan gogoa

 Berriki galdu dugu lagun arraroa

 Denek maite ginuen Mattin delakoa.

 

 2

 

 Ezin ahantzia da holako trixtura

 Euskaldun aurpegia zurekin histu da

 Berriz bagindu Mattin kusteko mentura

 Laster akabo laike gure minen duda.

 

 3

 

 Omore one zuen Mattin-ek lehenik

 Irria ezpainetan baitzuen maizenik

 Bere denboran gizon alaia izanik

 Badea nehor hartaz orroitzen ez denik?

 

 4

 

 Aizu Mattin zurekin iragan denbora

 Maiz oraino etortzen zerauta gogora

 Laster airatu zira Jaunaren ondora

 Guk ordaindu gabean ginaukazun zorra.

 

 5

 

 Gau eta egun zutaz nago pentsaketan

 Zure obrak gelditzen direla jendetan

 Irakurtua zauden aldi guzietan

 Biziko zira, Mattin, gure bihotzetan.

 

 6

 

 Ahetze herria gaur zonbatez dagon hits

 Zure galtzeko mina senditzen du bortitz

 Bere seme izarra maite zuen ainitz

 Zer atsegina luken berriz baladi pitz.

 

 7

 

 Joana loan dela gogoan nindagon

 Sobera xangrinetan ez gaitezen egon

 Bizi zelarik, Mattin, alaia baitzagon

 Zeruan ere badu nahiko zorion.

 

 8

 

 Gu bezain uros dela pentsatzeri dut egun.

 Mattin-en arima noiz izana da ilun?

 Berekin tu zeruan hiruzpalau lagun

 Xalbador, Zubikoa, Errexil, Etxahun.

 

 9

 

 Ahanztera nindoan lagun bosgarrena

 Hure zuen Mattin-ek bat Arotzamena

 Xalbador-en urtean itzalia dena

 Gutan geldituko da zuen orroitmena.

 

 10

 

 Nola zeru zolatik izarrak erortzen

 Koblariak berdintsu zaizkigu agortzen

 Euskaldunen lurra da hasia idortzen

 Jauna, lagun gaitzazu fruitu bard sortzen.

 

 11

 

 Nahi dugu ordainak ditezen atera

 Denak itzaliz nun da herriko manera?

 Azia daukatenak zaitezte bolera

 Koblaria sekula ez baita sobera.

 

 12

 

 Bizia akabo guk ere ixtantean

 Dugula orroituta pentsatzen hastean

 Ene nahia laike Mattin gu jitean

 Beha kausitzea zu zeruko atern.


inprimatu