inprimatu
Maite dena ezin ukan
Izenburua:
Maite dena ezin ukan
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1441.zk.
Orrialdea:
5

Maite dena ezin ukan

 

Arrossagaray, J.C.

 

 Mutikoa:

 

 Euskal-herriko izar ederra, heldu nauzu zure gene

 Bihotzez eta gogoz gustatzen baitzeraut zure izana;

 Maitasunaren mintzoak deraut ideia hori emana

 Ene andretzat galdatzen zaitut, onhar nezazu nizana.

 

 Neska:

 

 Mutil gaztea ontsa aditu ondoan zure galdea

 Karkulan sartu behartzen nauzu: gomit hoberik badea?

 Espos laguntzat nola bade har dezaket zure aldea?

 Xahar bortitzak dituzu eta handiegi etxaldea.

 

 Mutikoa:

 

 Izar ederra, badakizu zuk zonbatez zaitudan maite.

 Otoi nik egin galde onaren onestaile izan zaite,

 Xaharren beldur horren gatikan nekea izan balaite,

 Haste hastetik onartzen dauzut, jarriko gira aparte.

 

 Neska:

 

 Solas ederrak entzun ta ere ez nauzu segur bilduko;

 Beste ezkondu batzu ikusi izanak ditut lekuko.

 Urostasuna ez dut segurki arinkeriaz galduko:

 Tristea frango bilakatzen da behin ezkondu orduko.

 

 Mutikoa:

 

 Hirirat eta, nahi dukezu gozatu urostasuna.

 Iduri hango bizi-moldeak ekartzen duen fortuna;

 Lurraren beldur zirelakoan bazterturik maitasuna,

 Berriz ere nik gozatu behar betiko bakartasuna.

 

 Neska:

 

 Esklabotasun ainitz badira laborarien etxetan;

 Barneko lanak egin behar ta segidan kanpokoetan;

 Gizonak aldiz laguntza guti andren barneko lanetan;

 Hemen esklabo baino hobe da hiriko bizi moldetan.

 

 Mutikoa:

 

 Orai serio ezartzen nauzu zure solaser pentsatuz;

 Ene bihotza egunez egun beti badoa trixtatuz.

 Guretzat makur handia dago zuek hiria ni aitatuz.

 Zer irabazi ukanen duzu Eskual-herria ukatuz?

 

 Neska:

 

 Ez pentsa gero Eskual-herrla ari nalzela ukatzen.

 Holako deusik egiterikan ez dut bihotzez asmatzen.

 Ikusia dut nitaz hasia zare bertzalde dudatzen

 Izane ez da sekula santan solasetarik jujatzen.

 

 Mutikoa:

 

 Laborantxako lanak hastio, hirikoak nahiago,

 Gure geroa manera huntan zer modutan ote dago?

 Neska tematsu, orai bezala, geroan ere badago,

 Ikusiko da laborantxa hau behin betikotz akabo.

 

 Neska:

 

 Badakit, mutil gaztea, egun ez daukazula atsegin;

 Zure nahia duzulakoan bizi guzikotz hutsegin;

 Ezkontza hori egin zitaken zuk nahi bezala berdin,

 Galdegin izan baninduzu ni hirirat partitu aintzin.


inprimatu