inprimatu
Lau mixterioak
Izenburua:
Lau mixterioak
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1332.zk.
Orrialdea:
5

Lau mixterioak

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Lau mixterio irringarriren kantatzerat orai noa

 Arallerian bizi baitira ene bihotz ta gogoa.

 Gizon bat-batek kondatu gezur hori argitara doa

 Haren inbido gorde harentzat botatzen dut hordagoa.

 

 2

 

 Lehen gezurra aski handia behin zeraukun sakatu

 Etxetik behi aratxedun bat omen zitzalon faltatu

 Aste osoan bazter guziak zituelarik miratu

 Zer mirakulu gertatu zaion beharko dut esplikatu.

 

 3

 

 Gogoetatuz zagoelarik oihan baten zabalean

 Orro samin bat aditurikan arratsalde apalean

 Ohartu omen zen frango fite behi hura bertzaldean

 Onjo papuna baten azpian zagoela itzalean.

 

 4

 

 Gizon berari Ameriketan gertatu izigarria

 Eguntto batez galdu zuela papotik muntra urria

 Denetan xeka ibilia zen kasik galdurik buria

 Ezin kausituz muntra bat nihun, galdu hura iduria.

 

 5

 

 Urteņo baten buruan ardi zain mendian zagoela.

 Aditu zuen azantz bitxi bat nunbaitik mintzatzen zela

 Ez iduritzen ottea kantuz hola aizan zitakela

 Begiratu Karen muntra zen oino kurritzen zuela.

 

 6

 

 Bertzaldi batez handiagoa ba omen dute izana

 Haren funtsetan bazen erreka, ura hahdikan zoana

 Aingira bati loturik landan erdi goiti zen joana,

 Eta oraino aingira harek urean zaukan buztana.

 

 7

 

 Azken gezurra guziek otoi gaurkoan ongi eskuta

 Gizon bati hau gertatu zaio mobiletan partituta

 Zakur tzar batek malda batean gizon hori akituta

 Malda zolarat tiratu zuen zakutxetarik lotuta.

 

 8

 

 Hauxet da gauze miresgarria zinaz gertatu beharra

 Gertakari hau harrigarria, munduan baita bakarra

 Gizona eta mobilet hura tiratzeko zer indarra!

 Zakurra ere gisa horretan ez zitaken arrunt txarra.

 

 9

 

 Azken pertsua irri batekin derautzuet akabatzen

 Gizon abilak arizan dira ixtorio hauk kondatzen

 Orai artean gorderik zauden, orai ditut argiratzen

 Guziek jakin dezaten hola Garazin zer den gertatzen.


inprimatu