inprimatu
Kantu-talde bat bialtzian Angel illobari
Izenburua:
Kantu-talde bat bialtzian Angel illobari
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1481.zk.
Orrialdea:
5

Kantu-talde bat bialtzian Angel illobari

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Agur hat Angel zuri eman nahia niz

 errexago litaike hurbilago hanintz;

 kantu hauk bialtzian zutaz orroitzen niz,

 kantu amodioa dutzula fida niz

 altxaturen ditzula, ustez segur bainiz.

 

 2

 

 Kantuen altxatzeko norbeit dadin izan

 hortarako karra nik ukan dut bizitzan;

 Euskal-herritik urrun, nola bizi nizan,

 nor naizen agertzeko, herabe ez-nintzan

 arbaso'er zor dugun chore eskaintzan.

 

 3

 

 Kantu aunitz hedatu ditut bazterretan

 Euskal-herrian eta, bi Ameriketan;

 jendaki adiskide, Euskaldun umetan

 heiek zabal ditzaten ber gisan bertzetan,

 aspaldian zintzo naiz ni Ian horietan.

 

 4

 

 Sortzez izana dugun arbason mintzaira

 haurreko amodioz sartu bihotzera;

 hargatik ez diteke ni ganik atera

 adin huntan uzteko, maite dut sobera,

 nerekin eramanen dut bertze mundura.

 

 5

 

 Arbaso'en mintzaira'dezagun altxatu

 ustez [an nekosa den, ez gaiten lotsatu;

 orroitu nork gaituen mundurat moldatu

 heiek ez izanez gu, ez gintezken sortu,

 odolaren arraza dezagun artatu.

 

 6

 

 Horgatik galdatzen dut Euskaldun zintzoer

 gure mintzaira ose maitatzen dutener;

 sostenga dezatela zuzen eta eder,

 ber denboran erakuts gure ondokoer

 merexi duen gisan, Jainkoari esker.

 

 7

 

 Gogota egiteko jin zeraut denbora

 ez naizela luzako etorri mundura;

 nere aldi egin dut penatuz ardura,

 nahiz beti atxiki bizirik Euskara,

 kar bera eman nahi, dut ondokotara.

 

 8

 

 Ez dut nahi bertzerik bidetik makurtu

 bakarrik dugun zorra guzier aitortu;

 Euskaldun sortu gire, ez dezan ukatu,

 gure buraso onak gora ohoratu

 guretzat egin obrez oral ordainkatu.

 

 9

 

 Jaunak dauzkela heiek zeruko gainean

 aspaldi asmatu dut nere pentsatzean;

 ezagutuak daizke hango aldarean,

 otoitz bezate Jauna nere izenean

 laster han altxa nezan, here babesean.


inprimatu