inprimatu
Juan Pedro Iroz-Etchamendy zenari
Izenburua:
Juan Pedro Iroz-Etchamendy zenari
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1247.zk.
Orrialdea:
5

Juan Pedro Iroz-Etchamendy zenari

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Dolumin haundi baten gainian

 hastera noa kantatzen

 Gaurko suieiak hartara buinu

 kontzientziaz manalzen

 Nahi-gabeak mundu onetan

 ardura dira gertatzen

 Atseginetik penen erdira

 zoin laster giren lerratzen

 Uste gabean heldu delarik

 gehiago gaitu kolpatzen.

 

 2

 

 Juan Pedro Iroz dauket oraixe

 hemen aipatzen dutana

 Luzaiden sortit eta hazia,

 oraino han bizi zana.

 Sei ilabete nonbaitan zuen

 esposatu zen eguna

 Alarguntsa bat hartu zuela

 bere biziko laguna

 Ilain maluroski labur izan da

 horien urostasuna.

 

 3

 

 Juan Pedro uros ateratu zen

 goizian bare etxetik

 Pentsatu gabe gerta zakion

 halako errekontrurik

 Bainan lanjerra haundiago da

 haren lanian delarik

 Kamiun dorpia kargaturikan

 gainbehera doalarik

 Arrasta hautsi zitzaionean

 etzaiken jalgi bizirik.

 

 4

 

 Ixtripu hori gertatua da

 Saubeterre-ra sartzian

 Arrasta hautsi zitzaionean

 hango aldapa batian

 Ikusirikan jende anitzak

 bazituela aitzinian

 Kamiuna du bazterrarrazi,

 jenden salbatzia burian

 Eta laster du bere bizia

 han galdu erroitz batian.

 

 5

 

 Mement baletik eta bertzera

 horixe da desgrazia

 Azkar ta sano zagon denboran

 berehala finitzia.

 Berrogoi-zazpi urtetan hola

 galdu beharra bizia

 Berri txar hori familiaren

 zer golpe izigarria

 Sostenitzeko behar du hartu

 kuraia paregabia.

 

 6

 

 Anitzetan dut entzun izana

 leheno zaharretarik

 Baten zortia egina dela

 Gisa hortara biziak ez du

 guhaur sortit gabetarik,

 ordu bat ere segurrik

 Irriskua du gainean beti

 oroitzen ez girelarik

 Gogora heldu zauku hakarrik

 zerbait gertatzen delarik.

 

 7

 

 Jende guziak estonaturik

 Iroz-en kuraiarekin

 Ez dute uste harek bezala

 nehork ere zion egin;

 Besten salbatzia imitatu du

 Jesukristo berarekin

 Oroit-garria izanen baita

 ikusi duten guziekin

 Pagamendua izan dezala

 eman etsenpluarekin.

 

 8

 

 Adixkidiak junta gaitezen

 Irozen familiarekin

 Gure otoitzak orok emanez

 Jainkoari elgarrekin;

 Haren esposa geldilu baita

 tristerik bere haurrekin

 Ama xaharra ere gaixoa

 jasanahala penekin

 Kontsola diten ahal guzia

 guk eman ofrendarekin.

 

 9

 

 Parte hartzen dut zireztenekin

 oraixe doluminian

 Galtze haundia izan duzie

 hori zuen familian,

 Bainan kontsola ahal guzia

 pentsatuz oroz gainian

 Iroz joan da sakrifizioz

 mundutik bere bidian

 Ez da dudarik Jaunak duela

 gora ezarri zeruian.

 

 10

 

 Heriotze hau pasatua du

 Aboztuaren azkenetan

 Bai emeretzi mendeak eta

 iruogoi ta amekan;

 Agian orai gozatzen dago

 zorionez zeruetan

 Desira hori eman dezagun

 segur gure otoitzetan

 Jaunak dezala saristatzeko

 eman lehen lerroetan.

 

 11

 

 Bertsu hauk ditut orai emaiten

 ohorez herritarrari

 Denbora berian kontsola diten

 haren familia guziari;

 Holakoetan adizkidiak

 baitira estimagarri

 Barka zazue min egin badut

 uste gabian nehori

 Zeruko Jauna izan dadila

 hortan guzien jujari.


inprimatu