inprimatu
"Jeiki jeiki Maria Angela" 1969-an
Izenburua:
"Jeiki jeiki Maria Angela" 1969-an
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1428.zk.
Orrialdea:
5

"Jeiki jeiki Maria Angela" 1969-an

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Jeiki jeiki Mari'Angel' (argia zabala da) bis

 Zerutikan iruzkia garbi eder heldu da,

 Ottok zure askaria oral prestatua de,

 Etor laster jatera.

 

 2

 

 Askaria zuk jan eta (arropa sanjatzia) bis

 Bezti garbia jantzi eta biloa moldatzia,

 Gero laster harturen du eskolarat bidea,

 Zur' obligazionia.

 

 3

 

 Bide-hori eginen du (zuk eta nik batean) bis

 Eramanen zaitut harat nere auto ttipian,

 Bai ta ere ekarriko gero gisa berean,

 Eskola finitzean.

 

 4

 

 Zure ottok nahi du zu (ontsa edukatzia) bis

 Jostaketak negurrian et'aunitz ikastia,

 Handitu ta errespetuz igaiteko bizia,

 Laite pare gabia.

 

 5

 

 Otto hunen kontseiluak (hartu ontsa burian) bis

 Gau-egunak pasatzen tut orai zure-guardian,

 Nahiz ontsa zu gidatu jendetasun moldian,

 Zerurako bidian.

 

 6

 

 Mundu huntan irriskuak (guzientzat ba dire) bis

 Lenjerretik begiratuz konserbatu bertute,

 Emazteki baliosak hortan ezagun dire,

 Hartu beti kuraie.

 

 7

 

 Aita-Amak galdu tutzu (zuk haurra zinelarik) bis

 Hein egintzak guk egiten zuk behar tuzularik,

 Otto-ttantta okupatzen dire zutaz bakarrik,

 Ez bai tutzu hoberik.

 

 8

 

 Zu zaitugu mundu huntan (hazteko haur bakarra) bis

 Zurekilari enpleatzen pazintzia ta indarra,

 Jabeik gabe gelditzian, kusiz zure beharra,

 Ordutik gure haurra.

 

 9

 

 Zortzi urte oral tutzu (sorturikan mundura) bis

 Bi-ta-erdi ba zintuen jin orduko gutara,

 Ezin ahantz dezakegu orduko zur'itxura,

 Biotz hausgarri hura.

 

 10

 

 Ikusirik beizik nehork (ez dezake-sinetsi) bis

 Zer tormentak egun batzuz zuk dituzun ikusi

 Doctor, Nursa, oro arrotz, nehor konsolagarri,

 Ait'Amak han galdurik:

 

 11

 

 Dozena bat egun egin (Fresnon Ospitālian) bis

 Zure-tzat zer sofritziak ahal ziren ordian,

 Oraino-re senditzen dut zauri bat biotzian.

 Han zutaz oroitzian.

 

 12

 

 Egun txarrak pasaturik (onerat bat zoatzi) bis

 Zuen-auziak hasirikan ja sei urte ba ditzi,

 Parte bat da konpondua, bertzian orai hasi,

 Ez da segur goizegi.

 

 13

 

 Auzi horrek eman deraut (sobera pentsaketa) bis

 Gau-egunāk arranguran nihun ezin deskantsa,

 Adina're bizkarrera jautsi zeraut doblezka,

 Hau da ene presenta.

 

 14

 

 Justiziak ezarri nau (zur'aferen gidari) bis

 Kontuak nik zuzen eman behar ditut jujari,

 Ogoi-ta-bet urte arte. ez zire zeure nausi,

 Ordure banintz bizi?

 

 15

 

 Emeretzi equn eta (hiruogoi bederatzi) bis

 Bertsu hauk nik eman ditut illobaren haurrari,

 Oroitzapen altxa ditzan guk hauxe hazi sari,

 Esker Jainko Jaunari.. (dobla)

 

 16

 

 Bertsu nik eman ditut illoba ttipiari,

 Oroitzapen altxa ditzan guk hauxe hazi sari,

 ESKER OTTO-TTANTTARI.


inprimatu