inprimatu
Jaun apezpikuari
Izenburua:
Jaun apezpikuari
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
923.zk.
Orrialdea:
6

Jaun Apezpikuari

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Laudorio ohore Jaun Apezpikua,

 Jainkoaren ordaintzat zu segurtatua.

 Fede handia duzu, indar handikoa

 Luzaz egon zaitela -Diosesan gakoa.

 

 2

 

 Bihotz onezkoa zen zuk egin bisita,

 Artzainak agertzen du artaldeaz arta

 Guri atxikitzeko girixtino planta,

 Gaztek dezaten bethi federekin kanta.

 

 3

 

 Jaun Merak dautzularik in bere agurra,

 Serioski diozu behatu begira,

 Irriņo bat zautzula jin ezpainetara,

 Bururatzearekin mintzaldi ederra.

 

 4

 

 Zu gizon alegera, dena amodio,

 Zure ahoko hitzak bai egia dio.

 Berritz ere dautzut nik zuri laudorio,

 Zu entzuteak baitu eman bozkario.


inprimatu