inprimatu
Jatsuko Mariluixa Sorhouet-ek 100 urte
Izenburua:
Jatsuko Mariluixa Sorhouet-ek 100 urte
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1739.zk.
Orrialdea:
5

Jatsuko Mariluixa Sorhouet-ek 100 urte

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Behin geiago lotu behar naiz lumari

 Koblariak lanean behar baitu ari

 Ez uko egitekotz daukan dohainari

 Sujeta zer den diot Euskal-Herriari

 Emazte baten ehun urte bete sari.

 

 2

 

 Irisarrin sortuta ezkontzaz Jatsura

 Gaztean etorria zen bere hautura

 Geroztik iraganik zonbait arrangura

 Mende bat osorikan eman du burura

 Balio zuen zure sortzeak mundura.

 

 3

 

 Mari-Luixa Etchegoin sortzezko izena

 Eta Sorhouet berriz zen senarrarena

 Jatsu Harluxean hau bizi izan dena

 Geroztik nun dabilan berak dakiena

 Koblari batek dautzu agur beroena.

 

 4

 

 Herriak eskainirik present kobrezkoa

 Hauxe zorion goxo ta ohorezkoa

 Ikustea hertarrek zoin bihotzekoa

 Zaituzten Mariluixa beren artekoa

 Zure bizia bedi orroitmenezkoa.

 

 5

 

 Orroitmen hori luzaz egon bedi Jatsun

 Bazterretan hedatuz zer nahi oihartzun

 Ehun urtez jujatuz zer ikusi duzun

 Eskaintzen derauzugu adixkidetasun

 Gure artean luzaz balla dezazun.

 

 6

 

 Mariluixa maitea, bihotz bihotzetik

 Aipatua zaitut gaur guzien artetik

 Merezi duzulakotz ororen gainetik

 Goraintzi igortzen dut egun Aintziletik

 Entzutekotan luzaz mintzo sukaldetik.

 

 7

 

 Erranen duzu: «pertsu hauk nundik doatza?»

 Erdi jatsuarra dut odolaren klasa

 Hortako ditut eman gaur denbora pasa

 Horko loreak sortuz hartua dut hatsa

 Aintzikoa baitaukat amaren arraza.

 

 8

 

 Bururatzera noa denen inguruan

 Ustez ibilia naiz zuzena buruan

 Ahantziz egon bada zerbait desterruan

 Barka zadazu otoi denen helburuan

 Elgarrekin bake sar gaitezen zeruan.


inprimatu