inprimatu
J.-B. Etchepare eta Christine M. Barbot Turlock, Kalifornian esposatu dira,
Izenburua:
J.-B. Etchepare eta Christine M. Barbot Turlock, Kalifornian esposatu dira,
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1256.zk.
Orrialdea:
5

J.-B. Etchepare eta Christine M. Barbot Turlock, Kalifornian esposatu dira, ohore haundian

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Bertsu berriak nahi nituzke zerbeit gisetan kantatu

 Bainan hortako behautazue memento batez barkatu;

 Bozkariozko suieta zauku egun hemen presentatu

 Horgatik orai espos gazte hauk nahi ditut ohoratu.

 

 2

 

 Uste gabeko gomit ederra aspaldi ukan ginduen

 Luzaidar baten umea zela esposatzen egun hemen;

 Atseginezko berri nobliak barnarik hunki ninduen

 Euskal arraza ikusiz hola zoin urrun hedatua den.

 

 3

 

 Jaun espos gazte estimagarria daukazu oral fazoina

 Eta gainera konpainiaren duzu borondate ona;

 Hemen denekin partitzen duzu egun zure zoriona

 Jaunak agian ernanen dautzu biziko urostasuna.

 

 4

 

 Andere espos ohoragarri hain zira maitagarria

 Oral artean neskatxa zinen eta oraixe andria

 Lagunarekin eramateko bozkariozko bizia,

 Beti bilatu familiako zorionezko bakia.

 

 5

 

 Dudarik gabe izan tutzue bertze guziok bezala

 Alde batetik iruzki argi, eta bertzetik itzala;

 Bainan orroitu oroz gainetik egun hitzeman duzuela

 Elgar maitatzia bizi guzian orai duzuen bezala.

 

 6

 

 Espos egun hau izan duzue lotgailu bien bihotzen

 Hitzeman eta hola konplituz atsegin haundia zuen;

 Agian beti egun bezala partzuer zaizte egonen,

 Hartu duzien Sakramendua sekulan hauts ez dadien.

 

 7

 

 Oral artean berex zinezten, egun lotuak elgarri

 Sakramenduan izan duzue estekatzeko uztarri ;

 Horgatik behar laguntza eman beti batek bertziari

 Plazer bidetan partzuer eta, penetan sostengugarri.

 

 8

 

 Azia eta lurrarekilan formatzen baita arbola

 Hura haunditu denean aski egiten dauku itzala;

 Espos gazteak konpreni zazue otoi ene parabola

 Orroit zaitezte bat eginen da oraiko bien odola.

 

 9

 

 Ezkonduz geroz denok baitugu obligazio dobliak

 Hala derauku bai erakusten mundu hontako biziak;

 Familiaren formatzen behar urrix eta ahariak

 Bien arteko biurte horrek ekartzen fruitu berriak.

 

 10

 

 Fruitu horiek etor ditezen sanorik beren arbolan

 Bai eta hazi modu berean lilian dauden denboran;

 Ait'eta ama lagun ditzaten ontsa hundu direnean,

 Jaungoiko onak gida zitzaten oro bere babesean.

 

 11

 

 Bizi berrian egin bideak behar tutzue ikasi

 Orroitu beti zer dautzueten oral arte erakutsi;

 Zuen burason etsenplu onak sekulan ez hor ahantzi

 Baliatuko tutzue segur mundun zaizteno bizi.

 

 13

 

 Azken bertsua emaiten dizit hemen denen izenean

 Espos maite hauk ohoratzeko désira hoberenean;

 Zorion osok lagun zitzaten uroski bizi guzian

 Borondate hau daukat zuentzat orai ene bihotzian.


inprimatu