inprimatu
Ilobak bere osebari
Izenburua:
Ilobak bere osebari
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1260.zk.
Orrialdea:
4

Ilobak bere osebari

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Sujet berri bat izanez egun hasi behar naiz kantatzen

 Pertsu berriak argira diten osebak dauzkit galdatzen

 Bera koblari izan delakotz ainitz ditu estimatzen

 Piarre Haran Jatsuko seme osoki garaztarra zeh.

 

 2

 

 Hamahiru bat urte bazuen elgar kusi ginue!a

 Eta egiaz erran dezaket lehen aldia zaikela

 Pertsutan entzun zintudan behin gogotik ari zinela

 Nere dohaina piztu zitzautan orzantz ximizta bezela.

 

 3

 

 Hameka urte irian nintzan oseba ezagutzean

 Laster begira jarria nintzan zu pertsuetan lotzean

 Ordainik ezin moldatuz hantxet egona nintzan gosean

 Geroztik hunat beti nindagon egun hura bihotzean.

 

 4

 

 Agorrilean egin daukuzu horrat jiteko gomita

 Zure etxerat Gironda hortan leku pollitean baita

 Atseginekin egina dugu zu ikusterat bisita

 Kausitu zaitut lehen bezala alaia eta hardita.

 

 5

 

 Elgar ikusi orduko jautsiz zoramenduzko nigarra

 Erran dautazu: «horra hau ere gure arbolen abarra

 Ni nauzu Juanes, zure oseba, koblari naizen bakarra

 Garazin sortu xoria eta kanpo higatu beharra ».

 

 6

 

 Urrun higatu beharra dela baitut nik entzun izana

 Dudarik gabe hola zitaken oseba onaren plana

 Eskual-herriko seme dagona eta hirirat joana,

 Horrek bihotza xiztatzen deraut lantza batek bezain barna.

 

 7

 

 Aboztu hortan lehen aldikotz ottorekin pertsuetan

 Ordu beretik ene bihotza sartu zeraut lorietan

 Solas legunak eta goxoak daude zure ezpainetan

 Ongi kontsola dezazketzu zuk aurki daizkenak penetan.

 

 8

 

 Zure pertsuko lagun izana Gohenetche Larramendy

 Elgarrekilan kantuz artzeak horrek baduke aspaldi

 Zure dohaina gogo barnean oraino baituzu sendi

 Iloba zure laguntzat dago. Otoi ez zaitela geldi.

 

 9

 

 Zure pertsuko dohaina nola zen zinez naukan arrotza

 Ikusi baitut nornahirentzat ez zaudela bate lotsa

 Arralleria beti mihian eta zirtoa zorrotza

 Zure izaite miresgarriak hunkitu deraut bihotza.

 

 10

 

 Koblarik orai ene bururat ez baitzeraut heldu geio

 Den onenari noizbait gelditze hori etortzen baitzaio...

 Pertsu aide hau eskuetarat ottori heltzen bazaio

 Besarkada bat eskaintzen dautzut bihotzetik Haran Peyo.


inprimatu