inprimatu
Hiru bertsotan orain gingaņaz
Izenburua:
Hiru bertsotan orain gingaņaz
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
777.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Hiru bertsotan orain gingaņaz

 

Arrosagaray

 

 1)

 

 "Hiru bertsotan orain mingaņaz

 beharra banaiz mintzatu,

 uste gabeko zauri bat zeraut

 hunen gainean gertatu.

 Famili dena hau moztu aintzin

 nahi zauztet abisatu

 ni huntarikan isiltzen banaiz

 ene erranak segitu.

 

 2)

 

 Bigarren huntan hauxek daduzkat

 oraino erran beharrak;

 gauza batzuek erregla faltan...

 utziko ditut bakarrak.

 Orai mingaņa galtzen badauka

 kemen zuen gizon zarrak,

 ez nuzke nahi zuen begiak

 hor busti detzan negarrak.

 

 3)

 

 Azken solase hau dut gogoan,

 andrea, dautzut erraiten

 kontseilu on hau barna hartzazu,

 senarrak dautzu emaiten.

 Ene mihiak ez badu geiau,

 berak mintzoaz galdatzen,

 ene partez mintza zaizte gero,

 herria salba dezaten".

 


inprimatu