Herioaren orena
Arrossagaray, J.C.
1
Jakin zazue guziek egun pena haunditan nagola
Bihotzez maite naukan laguna itzali delakotz hola
Ezinbertzea etorri zaiko herioarekin bila
Lanerat abiatu zinen zu etortzekotan gibela
Ez baitzinuen pentsatzen nehoiz hor geldituko zinela.
2
Ibai-itsaso lanjerosean galdurik zure bizia
Bertze munduan Jainkoak eman dezazula hor grazia
Konpaini guzia duzulakotz xangrin osoan utzia
Pentsatu gabedanikan duzu arima-re berexia
Eskual-Herrian hazia zinen hemen eiteko hiltzia.
3
Elgarrekilan jaten ginuen anai batzuek bezala
Nehork ez asmatu holakorik hor gertare zitakela
Mundutik denek joan beharko galdea ukan bezala
Xangrin dorpeaz baigaude oro trixtaturikan horrela
Pentsatuz bide bera guziek hartu beharko dugula.
4
Zutarik ez ginuen arrazoin leialik baizik aditzen
Eskuara garbikoa izanki eta ongi konprenitzen
Zur-amodioa bihotzetan barnasko sartua baitzen
Geroztik hunat jende guzia penazko nigarretan zen
Ikusiz hoin denbora laburrez eskualdun anai bat galtzen.
5
Plazerraren penak bazirela beti izan dut aditze
Gutartean gertatzen delakotz kolpeño bat edo bertze
Uste gabez herio dorpea etortzen-e zauku aise
Nahiz urtzoak diren bezala pasaia batez gabiltze
Tenorea etortzen denean xahar-gaztentzat partitze.
6
Heriotze malurusa bila trixteki izan zautzula
Behin betikotz geldi-arazi zainetan zagon odola
Gorputzak utzi-re zaitu nola hostoak bere arbola
François galde berezi suharra egiten dautzut horrela
Azken orehean otoi denek salba-araz gaitzazula.